Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Apirilaren 12a

Hitzorduak nahas-mahas

Pintura erakusketa Larreko kultur-gunean apirilaren 14tik 29a arte, arratsaldetan 2etatik 7ak arte.

Pintura erakusketa Larreko kultur-gunean apirilaren 14tik 29a arte, arratsaldetan 2etatik 7ak arte. Gaurko artista Marie Démias-Koch dugu, hunen deiturak lotura egiten du bere anaia Hervé Koch, herriko langileen arduradunarekin. Pintura, marrazki eta estanpak aurkezten ditu, hunen obren deskubritzeko parada pollita eskainia zauku. Artista-sortzaileak beti behar dira sustatu, gauza asko erakusten dutelakoz gure gizarteari. Bertzalde, beti larunbatarekin, egun guzian selauru-huste bat muntatua da Gazteluko aparkalekuan, Senpereko Esku-Baloi elkartearen ekimenez. Hortan ere sal-erosketa bikainak egiten ahalko dira laguntza ekarriz elkarte huni. Odol emaitea iraganen da apirilaren 19an, Karrikako eskola publikoan, goizeko 7:30etatik lekura. Jakinarazia da odol erreserbak apalenean direla, beraz zuen urratsa beharrezkoaren goaitan dira arduradunak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Senpere (L) | 2018/04/12

Sortze eta heriotze martxoan

Hilabete murritza litaike, ez dago sortze bat ere seinalatua izan, haatik berantarekin jakin dugu otsailaren 14an sortu dela Alice de Aizpurua Elbarrun Barbantxu etxaldean, zorionak hunen familiari.

Irakurri segida

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”.

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak “Manexak” deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: “Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik”. Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016