Mundu zabalean | 2018ko Apirilaren 12a

Viktor Orbanen alderdia aitzinean Hungarian

M.L.

Hungarian (Europa ekialdean, 10 milioi biztanleko estatua) deputatu bozak zituzten joan den igandean.

Hungarian (Europa ekialdean, 10 milioi biztanleko estatua) deputatu bozak zituzten joan den igandean. Parte hartzeak %70a gainditu du, leku batzutan bozkatzen segitu ahal izan dute bozka bulegoak zabalik atxikirik legezko epea baino hiru oren berantago. 2010az geroztik presidente den Viktor Orbanen alderdia (Fidesz) aise aitzinean atera da, bozen %48,9rekin. Bigarren atera da JOBBIK alderdi nazionalista eskuinburukoa, bozen %19,8rekin. Ezker aldean sozialistek bozen %12,4 bildu dute eta ekologistak laugarren lekuan atera dira bozen %6,9rekin.

Hungarian 2011n burutu erreforma instituzionalaren ondorioz kasik erdiaz apaldu da legebiltzarreko deputatuen kopurua. Orain 199 deputatu bozkatuak izan dira. Viktor Orbanen Fidesz alderdiak 133 deputatu dituela deklaratu du, horrenbestez legebiltzarreko gehiengoa bakarrik ukaiteko menturarekin; Jobbik alderdiak 26 aulki eta sozialistek 20 kondatzen dituzte. Emaitza fidagarriak atera bezain laster Jobbik alderdiko buruak kargua uzten zuela jakinarazi du, ber gisan egin du alderdi sozialistaren zuzendaritza osoak.

Viktor Orban, aldiz, arras kontent agertu da, manera berezi batez Poloniako gobernua eskertu du, boz kanpaina denboran publikoki ekarri dion sustenguarentzat. Emaitza horiekin zentro-eskuineko presidentea guziz indartua sentitzen da sinesmen musulmaneko inmigrazioaren kontra segitzeko. Bestalde, Hungariak Polonia, Txekia eta Eslovakiarekin osatzen duen VISEGRAD koalizioa indarturik ateratzen dela bozketa honetatik azpimarratu du Viktor Orbanek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3445. zbk

Ez naiz uros izaten ahal ikusten badut beste batzuk ez direla hala.

André Gide

Gure Hitza | 2018/04/12

Xiberotarrekin

Jean-Louis Harignordoquy

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak "Manexak" deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: "Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik".

Lehengo Xiberotarrek beste Euskaldunak "Manexak" deitzen zituztelarik, gerta zitaikeen erdi irriz erranik hauxe entzutea: "Manexetik ez da jiten, ez haize hunik, ez jente hunik". Polita bezain atsegingarria ez den erranairu horrek ez ditu beste Euskaldunak gibelarazi Xiberoa eta Xiberotarrak maitatzetik. Atxikimendu horren seinale, zenbat ikusle ez da biltzen pastoraletan, maskaradetan, Xiru jaialdietan, eta beste zenbat herritan ez dira pastoral baten muntatzen ari!

Gisa berean, Xiberotar famatuenak beti gurutzatu izan dira beste probintzietako Euskaldunekin. Hala nola: Agusti Xaho, Madalena Jauregiberri, Jean Pitrau, Etxahun Irurikoa, Eppherre anaiak, Attuli, euskaltzainak, idazleak, laborari sindikalistak eta industrialari batzuk ere. Duela 30-35 urte, Xiberotarrak lehenak izan dira probintziaren geroa beren gain hartzeko entseguetan. Frantxua Dascon irakasle argiak eta Idauze-Mendiko auzapez ohiak jakin zuen hautetsiak eta gizarte zibileko arizale ezberdinak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016