Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Apirilaren 12a
Haizearekin sustenguz
Herritarra
Izturitzeko erretira etxeko langileek, Showlidarité elkartearekin, antolatzen dute apirilaren 14an kantaldi bat Heletako elizan, arratseko 8ak eterditan.
Izturitzeko erretira etxeko langileek, Showlidarité elkartearekin, antolatzen dute apirilaren 14an kantaldi bat Heletako elizan, arratseko 8ak eterditan. Entzuten ahalko dira Pilpil taldea, Maitena Monaco, Saioa taldea, Mattin Lerissa, Kantiruki taldea, Kattalin Indaburu, Hiru Soinu taldea eta trikitilariak. Jateko eta edateko ere izanen da pausaldi denboran.










