Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Apirilaren 12a
Hondakin bilketaren erreforma Garazi-Baigorri aldean
Euskal Elkargoak bultzaturik, hondakin bilketa erreformatua izan da Garazi-Baigorri eskualdean, apirilaren 3tik aitzina, hondakin kopurua ttipiarazteko asmoz.
Euskal Elkargoak bultzaturik, hondakin bilketa erreformatua izan da Garazi-Baigorri eskualdean, apirilaren 3tik aitzina, hondakin kopurua ttipiarazteko asmoz. Herri gehienetan, jende bakotxak "badge" edo ezaugarri pertsonal berezi batekin baizik ez ditzake bere hondakinak sar hondakin-ontzian (80kg gehienik aldiro). Hondakin-ontziaren ezkerraldean den irakurgailuaren gainean behar da ezaugarria pausatu, argi berde bat piztuko da eta ontzia idekiko. Herri zenbaitetan, haatik, herri barneko jendeentzat (Baigorri, Izpura, Uharte Garazi, Donibane Garazi), hondakinak ate aitzinetan diren hondakin-ontzi pertsonaletan pausatu behar dira.










