Han eta Hemen | 2018ko Azaroaren 29a

Besoak zabalik ihardoki dezagun!

Besoak%20zabalik%20ihardoki%20dezagun!

Deia horrela egina zuten Solidarité Migrants-Etorkinekin kolektiboaren inguruan lan egiten duten laguntzaileek. Suprefetura aitzinean emana zuten hitzordua, gero gutun bat emaiten zutela barne ministroari helarazteko. Azken egun hauetan poliziaren presentzia eta presioa gero ta gehiago senditzen direla Euskal Herrian eta horrez gain Akitania Berrian. Jakina dute mila jendarma baino gehiago etorriak direla berrikitan, lurraldea zeharkatzen duten errefuxiatuak argiki gelditzeko helburuarekin. Froga hor da, duela zenbait egun jadanik Hazparnen urte batez biziki untsa integratuak diren bi bolikostar arrastatu baitzituzten, frantziar lurraldetik kanporatzeko obligazioa dutelarik. Bestalde, Landesetan, autobus bat geldiarazi zuten, 19 migrante arrastatuz eta haueri ere kanporatzeko agindua emanez. Autobus hortan haurdun zen emazte bat berriz oinez itzuli da Baionara buruz, 8 orenez oinez ibiliz. Kontrolak biderkatzen direla ere Hendaian salatzen zuten. Kontrol indartze horrek giro kaltegarria zabaltzen duela herrian, segurtasun ezaren sentimendua sortzen duela. Euskal Herri osoan sortu den elkartasunaren zentzu kontra doala, bai eta nazioarteko itunen oinarrizko eskubideen aurka. Jasanezina den politika bat dela, kario pagatzen dutena. Hor zirenentzat argi da errepresio hori debaldekoa dela, pertsona horiek desertua eta itsasoa zeharkatu dute haien bizia arriskuan ezarriz, beren sort herrietan den egoera dorpetik ihes egiteko. Seguritate politika horrek errefuxiatuen egoera oraindik prekarioagoa bilakatzen dela. Hor bilduak ziren 200 bat pertsonentzat dudarik ez da elkartasunaren hautua asumitzen dutela eta estatuak ere bide hori segi dezan galdegiten zuten. Beste migrazio politika bat posible dela eta beharrezkoa litzatekela, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean agertzen den bezala. Petizio bat abiatua da, milako bat pertsonek jadanik izenpetua dutena, horrez gain mementoan 34 elkarte, alderdi politiko eta sindikatuk bat egin dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/11/29

Zuhaitzak Euskal Herrian

Jakes Casaubon, Jean-Louis Harignordoquy, Jean Michel Bidet (Adrien Gachiteguyren illoba)
Jakes%20Casaubon_%20Jean-Louis%20Harignordoquy_%20Jean%20Michel%20Bidet%20(Adrien%20Gachiteguyren%20illoba)

Jadanik agertua zen liburua, agortua izanez orain berriz argitaratua izan da. Jakes Casaubonen ekarpenak sartuz, idatzi baititu lehen alean falta ziren arbola mota batzuk. Liburu hortan agertzen dira Aita Adrien Gachiteguyren azalpenak, besteak beste jakitate handia zuena arlo hortan. Belokeko oihanean landatu zituen zuhaitz mota desberdinak, ongi zaindu zituenak hastetik buru, liburu hortan aipatuak direnak. Bestalde Mirentxu Parachu-Elissalde, Pantxika Maitia eta Gabriel Durrutyk ere parte-hartu dute, bakoitza izan gerezi-ondo edota sargar-ondoetan aditua izanez. Hemen elkartea egundainotik gain gainetik atxikia izan da ipar Euskal Herriko barnekaldearen garapen ekonomikoari eta kulturari. Uste du gero eta gehiago bilatu behar dela ingurumenaren ekonomiaren akulu izaitea. Argi ta garbi, ingurumenaren edertasunean zuhaitzek funtsezko zeregina baitute. Liburu hortan agertzen dira egunero ikusten diren zuhaitzak, baina ere beste batzuk arrotzagoak direnak. Liburu horri esker anitz...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/11/29

XILABA XAPELKETA 2018

B.S.

XILABA%20XAPELKETA%202018
Xilaba taldekako xapelketa heldua da finalaren atarira, pasa den asteburuan iragan diren bi finalerdien ondotik. Ortziralean Suhuskunen ''Mattinsalto'' taldea (Xumai Murua, Aitor Servier, Ellande Alfaro) nagusitu da ''Ezkorbrutak'' (Mizel Mateo, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren) taldeari. Larunbatean Baionan ''Dilindan'' (Amets Arzallus, Ortzi Idoate, Hodei Renteria) taldeak gaina hartu du Xuberoko ''Kantiniersak'' taldearen kontra (Xan Alkhat, Joanes Etxeberria, Johañe Sarraillet). Bi saioak oso mail onekoak izan dira, bietan ere giro aparta sortu dute bai bertsulariek bai entzuleek. Finala iraganen da beraz larunbat huntan Baigorriko Plaza Xoko gelan (18:00). Kalitate onekoa behar litaike hau ere. Ondotik afari batek segituko du. Ongi etorri deneri....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/11/29

Euskal Herriko Elkarrizketa Soziala enpresa ttipien laguntzeko

Jean Baptiste Etcheto elkarteko presidentea, nagusi eta langile sindikatuetako ordezkariekin
Jean%20Baptiste%20Etcheto%20elkarteko%20presidentea_%20nagusi%20eta%20langile%20sindikatuetako%20ordezkariekin

Duela 10 urte hasi gogoeta baten ondorioa da, garaian Garapen Kontseilutik oharra egina izan baitzen sozial arloak gabeziak bazituela. Orduko Hautetsien Kontseiluak onartu zuena eta hortarik abiatu ziren gogoetak orain egiaztatu direnak. Elkarte berri bat sortu da deitua dena Euskal Herriko Elkarrizketa Soziala, "Gehiago+" ezaugarri pean, bere xedea da enpresa ttipietako nagusi eta langileeri zerbitzu batzuen eskaintzea, enpresa handiek dituztenak Enpresa Komiteen bidez (Comité d'Entreprise). Elkarte hunen ardura da, 50 langile baino gutiago diren enpreseri zerbitzu batzuen emaitea, 40.000 lantegi direla errana izan da. Gogoetaren abiapundua da enpresa handiek ahalmenak dituztela langileeri eskaintzeko aisialdietako prezio beherapenak, bidaiak eta opor lekuak, kultur ikusgarrientzat eskaintza zabalak... enpresa ttipietan ari direnek ezin dutelarik. Ez da arlo bakarra nun arduratuko diren, nagusi eta langile baten edo batzuen artean gatazkak direlarik, bitartekari lana eginen du...

Irakurri segida

3476. zbk

Segeretu baten pisua ezin jasana da jakinaren gainean beste nehork ez dakiela

Vladimir Jankelevitch

Gure Hitza | 2018/11/29

Ikus arte Aitor!

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 17an Itsasuko eliza ttikiegi zen Euskal Herri guzitik Aitor Sarasuari azken agurra egitera etorri lagunen kokatzeko. Biharamunean, Lurraman ere zonbat jenden solasetan ez zabilan 51 urtetako bertsulariaren joaitea! Berak herritarrak errespetatzen, maitatzen eta herria zerbitzatzen ikasia zuelakotz, ororenganik maitatua zen. Aretxabaleta sort-herrian, Xanti Iparragirrek sortu lehen bertsu eskola batean Jon bere anaiarekin eta adin bertsuko lagunekin ibiliz, gazte gazterik ikasi zuen bertsuka. Argazki historikoetatik bat da Sarasua anaiak, Iñurrategi, Euzkitze, Izarzelaia eta beste zonbait 1982an Uztapideren etxera joan ziren egunekoa. Eskola handiak eginak zituen bainan harrokeria ez zen harek sortua. Funtsean, maiz kantukide zuen anaia Jonek berak Gipuzkoako bertsularien txapeldun bilaka zitaiken egunean, zoin ederki ez zion tituluari uko egin, nahitara baliorik gabeko bertsu bat kantatuz. Egundainotik hain lehiazale izana den Euskal Herri huntan horren egiteko ukan zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016