Euskal diaspora | 2018ko Azaroaren 29a

Diasporan ere Euskaraldia, australiar eta euskaldun, Bordele eta Bartzelona

Joseba Etxarri

TRES ARROYOS, ARGENTINA. Omenaldia, Tres Arroyos-ko Euskal Plazan, Francisco Goicoechea eta Catalina Quillehauquy senar-emazteeri eta heien ondokoeri, 100 urte bete direlarik bi euskaldun hauek Tres Arroyosera heldu zirela familian bertan errotu eta hazteko (arg. EuskalKultura.com-EE)
TRES%20ARROYOS_%20ARGENTINA.%20Omenaldia_%20Tres%20Arroyos-ko%20Euskal%20Plazan_%20Francisco%20Goicoechea%20eta%20Catalina%20Quillehauquy%20senar-emazteeri%20eta%20heien%20ondokoeri_%20100%20urte%20bete%20direlarik%20bi%20euskaldun%20hauek%20Tres%20Arroyosera%20heldu%20zirela%20familian%20bertan%20errotu%20eta%20hazteko%20(arg.%20EuskalKultura.com-EE)

EUSKARALDIA.

Joan den astean aipatu bezala, aste huntan bizi-bizirik eta indar handiz ari da --baita Euskal Diasporan ere-- euskararen erabilera sustatzeko eta ahalgeak positiboki baztertzeko Euskaraldia kanpaina. Hameka dira munduan ekimen honi emendatu zaizkion euskal etxe eta unibertsitateak, azken hauek partikularzki Etxepare Institutuko Euskara eta Euskal Kultura irakurleek antolatu ekitaldien eskutik. Erroma, Budapest, Brno, Londres, Mexiko, Buenos Aires, Valentzia, San Frantzisko, Boise, Valparaiso, Bartzelona, Parise, Madril, Bordele... ezin guziak huna ekarri. Euskaraldiak Euskararen Nazioarteko Eguna izanen badu ere ofizialki ekitaldien azkena, hainbat euskal etxetan abenduan barna ere segituko dute, tartean ikasturte bukatze ekintzak eta San Frantses Xabierren ospakizunak. Sare sozialetan ere, 'ahobizi' eta 'belarriprest' frango atxeman dugu Diasporako euskaldunen mezu eta komunikazioetan. Oraino parte hartzen ahal duzu, webgunea, Euskaraldia.eus.

EUSKAL AUSTRALIA.

Arrakasta handiz egin zen iragan igandean Gernikan "Euskal Australiar Alkarte" sortu berriaren lehenengo bazkari eta elgarretaratze publikoa. 250 pertsonetarik goiti bildu ziren Gernikako Zimela jatetxean, jende frangoren emozioneak hunkitu zituen egunpasa ederrean. Artzain amerikanoen bilkuretan bezala, anitzek ez zuten aspaldian elgarren berri, gazte zirenetik ez zuten elgar ikusi... Multxo bat Australian sortuak ziren buraso euskaldunen seme-alaba, heien aitamak han lanean bizi zirelarik. Gogoan atxiki, Ipar Ameriketan, euskaldunak artzain gisa ezagutuak ziren bezala, Australiako Queensland- en, azukre-kainabera moztaile edo pikatzaile gisa zirela ezagutuak, egun ofizio hori galdua bada ere, makinek egina. Elkarteari buruz argibide gehiago nahi dituenak, edo zuzenean partaide izan nahi duenak, Amaia Urberuagari telefonatzen ahal dio, (+34) 688 860 197 zenbakian. Amaia Urberuaga da elkarte berriko presidente eta Tere Gabiola presidenteorde, biak Australian sortu euskaldunak, eta heiekin bat beste zazpi pertsonako Zuzendaritza taldea dute lagun.

BORDELE, FRANTZIA.

Eneko Bidegain arizanen zaigu ostiral huntan, azaroaren 30ean, iluntzeko zazpietan Bordaleko Euskal Etxean Euskal Herria eta Gerla Handiari buruz mintzatzen, gerla Baionako 'Eskualduna' eta Bilboko 'Euzkadi' kazeten lekukotasun eta iritzietarik so egiten.

BARTZELONA, KATALUNIA.

Aitzina ari dira Bartzelonan, hilabetean behin, euskal literatura lanak aztertu eta komentatzen dituen 'Irakurle Klub'eko saioak. Aste huntako asteartean, Anjel Lertxundiren 'Eskarmentuaren paperak' aztertu dute. Helduden saioa, abenduaren 18an izanen da, Arantxa Urretabizkaiaren 'Las tres Marías" komentaturik, Agustí Centelles liburutegian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3476. zbk

Segeretu baten pisua ezin jasana da jakinaren gainean beste nehork ez dakiela

Vladimir Jankelevitch

Gure Hitza | 2018/11/29

Ikus arte Aitor!

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 17an Itsasuko eliza ttikiegi zen Euskal Herri guzitik Aitor Sarasuari azken agurra egitera etorri lagunen kokatzeko. Biharamunean, Lurraman ere zonbat jenden solasetan ez zabilan 51 urtetako bertsulariaren joaitea! Berak herritarrak errespetatzen, maitatzen eta herria zerbitzatzen ikasia zuelakotz, ororenganik maitatua zen. Aretxabaleta sort-herrian, Xanti Iparragirrek sortu lehen bertsu eskola batean Jon bere anaiarekin eta adin bertsuko lagunekin ibiliz, gazte gazterik ikasi zuen bertsuka. Argazki historikoetatik bat da Sarasua anaiak, Iñurrategi, Euzkitze, Izarzelaia eta beste zonbait 1982an Uztapideren etxera joan ziren egunekoa. Eskola handiak eginak zituen bainan harrokeria ez zen harek sortua. Funtsean, maiz kantukide zuen anaia Jonek berak Gipuzkoako bertsularien txapeldun bilaka zitaiken egunean, zoin ederki ez zion tituluari uko egin, nahitara baliorik gabeko bertsu bat kantatuz. Egundainotik hain lehiazale izana den Euskal Herri huntan horren egiteko ukan zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016