Azalekoa | 2021eko Martxoaren 18a

Baten pasioa,bertzearentzat ona!

MO

Brigitte Danez eta Delphine Rouquette
Brigitte%20Danez%20eta%20Delphine%20Rouquette

Ezpeletara joan gira "Cheval de 3" deitu Irazharria etxaldera, Brigitte Danez eta Delphine Rouquette amaalabak atzeman ditugu. Bi emazteek zaldiketa gunea sortu dute, bakoitzak bere berezitasuna duela.

Arbasoen bidetik

Brigitte Danez-ek erraitenzaukun, bere aitatxi ezpeletarra,1930ean Marokorajoan zela lan egitera etafamilia han eraiki zuela.Bera han sortu bazen, udaguziz oporretara Ezpeletaraetortzen zen eta Aitatxirenetxaldeaz gustaturik2001ean bere arbasoenlurretan plantatu da. Laborantzanhasi aitzin, anitzurtez erizain terapeuta bezala ibili da, ofiziohortaz aspertua izanez erabaki zuenzaldiekin plantatzea. Osasun sailean urteakeramanik eta zaldiaren bidez terapiabatzuk egiten direla, biak uztartu ditu. Orain"Cheval de 3" gunean zailtasunetan direnpertsonentzat,izan haur ala heldu, saioakantolatzen ditu.Delphine Rouquette, alabak laborantzakoBTS formazioa segitu du, zaldiketari berezitua.Amarekin batean osagarria den besteaktibitatea proposatzen du, zaldiz ibiltzenikasten eta ibilaldiak antolatzen ditu.Ama-alaben artean zaldiekin berezitua denetxaldea kudeatzen dute. Brigitte Danez-ekerraiten zaukun, hasieran ohar anitz entzunzituela, laborantza ez zela emazteentzategina, zaila zela... baina frogatu du bizitzenahal dela, gainera alabari transmitituz lurrarengostua.

Zaldiaren bidez barnekoemozioak kudeatzen

Brigitte Danez-ek psikoanalisian duen esperientziaeta zaldien ezagutza erabiltzen dituzailtasunean diren pertsonek kabalarenondoan beren baitako izaera lasaitzeko.Zaldiaren bidez arazoak dituen pertsonabatek bere emozioak, sentimenduak etabesteendako dituen harremanak hobetzenditu. Brigittek erraiten zaukun zaldia guremiraila dela, norberaren ezagutzaren ikuspegiaukaiten duena. Bestalde, berezikiagohaur batek zailtasunak dituelarik jendarteakduen begiradarengatik ahuldua sentitzenda, zaldiarekin ariketak eginez segurtasunahartzen du. Ez dira zaldiaren gainera igaiten,oinez kabalaren ondoan ibiltzen dira,zailtasunean den pertsona kontzentratzerabehartuz eta jendeekin harremana lortzekozailtasunak ukanez kabalarekin emeki-emekilortzen du. Ikuspegi psikoanalitikoa da,ez eta psikomotrizitatea.

Zaldiz ibiltzeko zentroa

2011n Delphine Rouquette amarekin plantatzenda, zaldien bidez terapiak egiteazgain, edozein jenderi zaldiz ibiltzeko kurtsoakeskaintzeko. Zaldiekin lan egitekodiploma federala badu, berezitua da erelehiaketako eta jauzietako entrenatzailebezala. Hau dela eta, haurreri eta helduerikurtsoak emaiten ditu, kurtsoek bi orenirauten dute: zaldiaren prestatzea, ezagutzateorikoa ikastea, ordu batez zaldiz ibiltzeaeta bururatzean zaldiaren artamendua segurtatuz.Kurtsoak adinaren arabera emanakdira: ttipiak pottoketan ibiltzen dira etahelduak zaldietan. Beste atelier bat burasoeta haurrentzat berezitua antolatzen du,horri esker aitamen eta haurren artean loturaberezi bat sortzen dela zioen.

Azpiegitura

Etxaldearen itzulia egin dugu, kurtsoak ezdirelarik eta eguraldi ona baldin bada zaldiakegin ahalaz kanpoan atxikitzen dituzte.Egunean hiru aldiz 32 zaldiak bazkatuakdira belarra eta kalitatezko pikorrak emaitendietela. Zaldi kaiolen inaurkin lastozkoakdira, aska automatikoak dituztelarik.Bi emazteek erraiten zaukuten funts aldetikeskas aire direla, zaldien kopurua horretarakoneurtzen dute. Ezpeletatik haratagobeste hektarea batzuren bila daude.Bi emazte kementsuren ezagutzeko paradaukan dugu, zaldiekin duten pasioa pasaraztendutena. Harremanetan sartzeko chevalde3.fr edo deituz 06-68-58-28-04 (Delphine)eta 06-75-49-07-61 (Brigitte).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2021/03/18

Irisarri

Lore saltze

Eskola publikoko haur burasoenelkarteak eskainirik, loreeta landareak baratzen edertzekoherriko plazan salgaiizanen dira, martxoaren 20an(8:00-13:00). Prezio ttipietansaltzearen mozkinak, haurrenonerako baliatuak izanen dira.Etorri beraz gostuan herrikohaurren onetan.

Ate idekitze

Eskola publikoak martxoaren27an larunbatarekin (9:00-13:00), ate idekitzea eginendu.Bisitarentzat hitzordua hartubehar da zenbaki huntarat deituz:05 59 37 60 36. Ama eskolaeuskaraz egiten da, ondotielebiduna da.

Abisu

Ur eta ur garbitzearen gaitasuna,hemendik goiti osokiEuskal Elkargoaren gain da.Beraz ur sareanzerbaitg e r t a t z e nbada deitubehar daEuskal ElkargoakAzkaratenduenbulegora, 0559 57 11 83zenbakirat


...

Irakurri segida

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016