Gure Hitza | 2021eko Martxoaren 18a

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere itsasoa hor berean baldinbada mendia ez dela batere urrun. Denek hoinmaite dugun Larruna bereziki.

Hain xuxen, ederra baino ederrago daukagunmendialde hori ere nahi dut egun aipatu. Aldebat gogoan alabainan berrikitan jasan dituenmakurrak, ikaragarriko suteak itsuski hedaturik.Goretsiz eskualde horri bere betiko itxuraberriz emaiteagatik egin eta eginen diren urratsguziak. Bada eta izanen da anitz denborarenabainan erne ibiliz, eta kementsu agertuz,gauzak aitzinatu behar dira denen onetan etadenen atsegingarri. Hautetsi eta beste denekelgar adituz holako izigarrikeriarik ez berrizgertatzeko.

Hau besterik da, bainan ez nago ere aipatugabe Mixel Labeguerie zena, hilabete huntanehun urtetarat helduko zena. Duela bi aste,astekari huntan berean, Mixel Itzainak gain-gainetikgoretsia du, lekukotasun aberats eta hunkigarribatean oroitaraziz haren mereximenduaipagarrienak. Lerro horiek denek irakurtuakditugu ahal bezenbat jakituz. Artetan irriño batezpainetan kermeza batean irabazi zuen lapingorria aipatu duenean konparazione. Fededunkartsua, euskaldun xintxoa, gogoz eta bihotzezabertzalea, eragin handiko auzapeza, deputatueta zenatur izana, zinez Mixel Labeguerieez ginuen nornahi. Ez dugu ahanzten ahal erenola hats berri bat eman zion euskal kantuarieta nola bermatu zen Euskaltzaleen Biltzarraelkartearen zuzendari bezala. Nola sustatuzuen oraino bestalde bertsularitza. Hots, saildesberdin askotan, jeinu handi-handiko gizona,ez duguna ahantzi behar bainan oraiko gazteeriere ezagutarazi.

Hasian hasi eta beroan bero, beste norbait erenahi dut orain aipatu eta goraipatu, TelesforoMonzon, duela berrogoi urte zendua. Bergaratarrasortzez, luzaz Donibane Lohizunen egona.Politikaren mundu hortan ausart eta kementsuibilia. Gazte-gazterik deputatu, lehen euskalgobernuansailburu, gero Euskal-Herritikurrundubehar izan zuen, Hego-Ameriketaraino,Francoren larderia izigarriarengatik. Egunhobeak jin zirelarik, nolako lanak ez zituen ereakuilatu Herri Batasuna alderdi abertzalearekin!Beste jeinurik ere bazuen haatik! Olerkarifina, euskal antzerki idazle arraroa eta gainerattaulen gainean zuzendari paregabea! Bederatziantzerki ba idatziak, besteak beste "Hazparnekoanderea", berrikitan berriz emana IduzkiLore taldeari esker. Donibane LohizunekoBegiraleak elkarteak ere ohoratua ez hain aspaldiberriz plazaratuz "Urrundik" Ameriketanidatzi zuen olerki bilduma guziz herrikoia etahunkigarria.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016