Euskal diaspora | 2021eko Martxoaren 18a
Diasporako hiru irratsaio, Boise, Parana eta Neuquen; eta 2021 NABO Biltzarra
Joseba Etxarri
IRRATSAIOAK.
Hasi berria duteaurtengo denboraldia Diasporakohiru euskal irratsaiok. EstatuBatuetan, Idahoko Boisetik, bainaMontanako Unibertsitateko azpiegiturakbaliatuz, Boiseko Taupadada 2021eko sasoina joan denastean abiatu duen programa,Boise hiritik Madalen Bieter Lete26 urteko gazte euskalamerikarrakerraiten daukunaz. Irratsaioa ostiraletan,bi orduz, aireratzen da etainternetez entun daiteke 12:00etan(Boiseko tenorea), Euskal Herrian22:00ak direlarik kbga.org webgunetik.Euskal musika, eta hitzaeuskaraz eta ingelesez aireratzendute, eta eskaintzen dute zuzeneanparte hartzeko eta mezuakigortzeko manera.
PARANA, ARGENTINA.
Paranán,hilabete huntan 31 urte eginen dituurte guziz airean, 'Presencia Vasca'saioak. Gaztelaniaz da, eta FedericoBorras Alcain abokatu euskal-paranatarra du buru, honekgazte-gazte zela bere aitatxi RaulAlcaini hartu ziolarik lekukoa. EuskalHerriari eta Diasporari buruzkoberriak, euskal musika, elkarrizketaketa kolaborazioak biltzen ditu,igande guziz, kolaboratzaileenartean Mikel Ezkerrok EHko etaArgentinako euskal historia aipatzendituelarik. Ordubeteko saioada eta iragan igandean hasi zuen2021eko denboraldia. Argentinangoizeko 11k direla, Euskal Herriko13:00etan emititzen da, uhinez etainternetez, Fmuniversidad.cometik.
NEUQUEN, ARGENTINA.
Bigarrenurtea du, berriz, Patagonian,Neuquen hiritik emititzen den'Entre Vascos' saioak. Aurten,batetik eta zuzenean Neuquenetikaireratuko da eta, bestetik,Durangotik (Bizkaia) ere eginendute programaren zati bat. Irazuengan astean abiatu zuten sasoinaeta Comahueko Euskal Etxearilotua da, horko buru dela RafaMolina durangarra. Astean behinentzuten ahal da Radiomegafon.com.ar helbidetik, astelehenetan,bi orduz Argentinako 21:00etanabiatuta, Euskal Herrian asteartegoizaldeko 1:00ak direla. Gaztelaniazda, eta aurten euskarazko10 minutuko tarte bat emendatudakote, Buenos Airesko Euskaltzaleakelkarteak eginik, gehienikeuskara ikasi eta praktikatu nahidutenendako eginik.
NEW LONDON, CONNECTICUT.
Joan den ebiakoitzean deliberatuadute NABOK eta New LondonBasque Club-ek, heldu den agorrileanNew Londonen egin beharzen NABO Convention eta EuskalBesta 2022ra pasatzea, aurtenezin baita bermatu hain elgarretaratzehandia behar bezala eginahal izanen dutenik. Udako NABOBiltzarra, beraz, agorril ondarrekoSan Frantziskoko Gure EuskalEtxeko datara pasatzen d
.174534.jpg)










