Herriz Herri - Makea (L) | 2021eko Martxoaren 18a

Makea

Makea

Eskuz Eskuren biltzar nagusia

Elkarte hunen ardura da etorkinetazarduratzea, Euskal Herriraheltzen diren migrazio egoerandiren pertsoneri laguntza materialaeta humanoa eskaintzendu. Joan den larunbatean, Mindegianurteko biltzar nagusiaegin du.

Lehen partean etorkinen berriemana izan da, zenbaitzukadingabeak izanez, eskolan diraaprendizgoa memento bereanjarraitzen dutela, helduak aldizlanean ari dira (hargintza, garbiketaegiten...), gaurko egoeradela eta, ez dute beti lanik atzemaiten.

Juridikoki ere lagunduak dira,adingabeak babestuak baldinbadira, helduek aterpe eskaeraegin behar dute frantses lurraldeanbizitzeko. Hauen berri ereemana izan da.

Elkartearen kontuak zertan direnaipamena egin da. Adingabeakfamilietan baldin badira, helduakherrian hetsia den egoitzabatean bizi dira. Egoitza jabeakkitorik prestatzen badu, funtzionamenduarengastuak badira.Jazko urtean osasun egoerazela eta, ez da animaziorik antolatuegin ahal izan, horren ondoriozelkarteak urteko buxeta zilobatekin burutu du.

Aurtengo, animazioaz arduratzenden batzordeak aurreikusidu etorkinek beren jatorrizkobazkari baten prestatzea etxeraeramaiteko gisan. Ekimen horimaiatzaren 1ean eginen da,ondoko asteetan berri gehiagoemanen dugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016