Egun eta bihar | 2021eko Martxoaren 18a
Zoin usu!
J-B D
Joan den egunean, Parise aldehortako hirixka batean, ja elgarrenartean samurtuak izanakziren gazte zonbait berriz kalapitanhasi dira eta batere funtsikgabe bi mutikok mendekiohutsez azkarki jo dute hamalauurteko neskatxa bat. Baieta urerat pusatu. Itorik hil daSeine ibaian. Gertakari izigarriazinez! Biharamunean, Parisen,bi gazte andana, bakoitxean bahogoita-hamar bat lagun, tirahala kolpeka plantatu dira, ganibetukaldika ere, eta azkeneangelditu bospasei kolpatuak izaitearekin!Zoin usu ez dira aditzenholakoak! Gero eta usuagozoritxarrez! Kasik egun guzizalabainan! Eta gainerat joka artzendiren horietarik frango haurhutsak dira oraino, hamalauedo hamabost urtekoak! Nolahortaratzen ahal dira eta nundituzte beren aitamak?
Batzukdiote lehen ere izaiten zirela holakoitsuskeriak bainan ez hoinbestehalere. Badu orain hamarbat urte gaitz hori hedatu delaeta jaz oraino gehiago, batzuenustez izurritearen kontrako hetsialdiekbazterrak nahasi etafunditu dituztelako. Orainokoan,hiri handiak dira hunkienik, baieta hiri handi horien ingurukoak.Askoren beldurra haatik,hola segituz gaitz hori beranorat nahi hedatuko dela, gurebaserrietaraino ere berdin. Zernola egin arrasta kolpe on batbederen emaiteko molde txarhastiagarri horieri? Gobernuabera ere kezkatua dago.











