Ba ote dakixu? | 2021eko Martxoaren 18a
Duela 150 urte, Pariseko Komuna (2/12)
Gilen Bacho
1871ko otsailean, Nazio Biltzarrak,Bordelen instalatua zenak, AdolpheThiers exekutibo presidente gisahautatu zuen. Monarkista Ganbarakez zuen Errepublikako izenabaliatu nahi. Gainera, neurri kontserbadoreakbozkatu zituen, denaklangile klaseen eta errepublikanoerradikalen kontra (guardia nazionalgehienentzat soldata kendua zen,jeneral kontserbadore bat Guardianazionalaren buruzagi gisa izendatuazen disidenteak erreprimitzeko,Mont-de-Piété-ko erregimen normalaberriz ezarria zen behartsuenenkaltetan). Langile klaseen ondotik,Nazio Biltzarrak Pariseko erdi mailakoklaseen interesak atakatu zituenbi neurrirekin. Lehenik, martxoaren10ean, gobernuaren egoitza lekuzaldatu zen, Parisetik Versailles-era.Egiaz, Parisek bere hiriburu estatusagaldu zuen eta, hori, Parisekottipi eta erdiko burgesiaren interesenkontra joaiten zen. Sustut, martxoaren13an, diputatuek merkataritzazorrenluzamena amaitzea erabakizuten. Ondorioak ezinago txarrakziren. Martxoaren 13tik 17a arte,150 000 komertzio eta enpresakbankarrot egin zuten!
Erdiko klaseagero eta gehiago Nazio Biltzarraeta Thiers-en gobernuaren kontraziren. Anitzek, jada kapitulazioa ezzuten onartu (sustut, Alsazia etaMoselle departamenduen galtzea).Bere neurriekin, gobernuak egiazkobalentria kausitu zuen, langileklase eta erdiko klaseen batasunaegitea haren kontra! Parisen, manifestazioaketa nahasmenduakhedatu ziren. Jendarmeak laidoztatuakziren eta armadako soldaduak, Parisera igorriak izan zirenak ordreaberriz ezartzeko, guardia nazionalekinanaitu ziren. Pindar bat besterikez zen falta. Thiers-en erabaki batekzuen piztuko.
Kanoiak populuari!
Nazio Biltzarra bildu behar zen martxoaren20an Versailles-en. Gertakarihori aitzin, Thiers-ek Guardia nazionalarenkanoiak nahi zituen errekuperatu.Horretako, martxoaren 17tik18rako gauean, armadako tropak,Vinoy jeneralaren gidaritzapean,kanoiak errekuperatzeko Parisensartu ziren, partikularki Montmartren.Baina operazioa, gaizki antolatua, ezzen aski fite eraman. Ehun bat kanoiMontmartreko pentokatik jaistea ezzen gauza errexa. Martxoaren 18an,eguzkia jaikitzean, Parise iratzartzenzelarik, operazioa ez zen bukatua.Kanoiak armadaren eskuetan ikusiz,"fédérés"-tako danborrek populazioaabisatu zuten. Mobilizazioa berehalakoazen.
Jazarraldia hasi zen.Jazarleek soldaduak inguratu zituzteneta bizigailuak oparitu zizkioten.Lecomte jeneralak jazarleeri tiroegitea manatu zuen bere soldadueribaina soldaduek errefusatu zuten.Lecomte jenerala preso egin zeneta Gaztelu-Gorrian ezarri, Guardianazionaleko 18. legioaren egoitzan,Montmartren. Eguerdiko, "fédérés"-ek Pariseko kontrola bazuten."Fédérés"-en batzorde zentralak ezzuen jazarraldia erabaki eta manatu,mugimendu espontaneoa izan zen,baina orain jazarraldia sostengatueta kontrolatu behar zuen. Orduan,Herriko Etxean instalatzea erabaki Irazuen.Thiers ere Parisen zen, Frantziakokanpo arazoetako ministerioan,gertakariak jakin zituelarik.Beldur-ikara batez hartua izan zeneta, berehala, Parise utzi zuen Versailles-era joaiteko eta administrazioguzieri ber ordrea eman zuen. Gibeleraegitean, Pariseko gotorleku guziakutzi zituen (Mont-Valérien-ekoasalbu). Bere lehen falta zen. Pixkabat berantago, arratsaldeko 5etan,Montmartren, erotu jendeketa batekLecomte jenerala eta Clément-Thomas,Guardia nazionalaren lehengoburuzagia, hastiatu zena, fusilatuzituen. Guardia nazionaleko ofizierekjeneralak salbatzeko dena entseatuzuten baina ezin izan zutenezer egin. Pariseko Komuna etaVersailles-eko gobernuaren artean,egiazko gerla zibila hasi zen.
.174207.jpg)










