Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Martxoaren 18a

Bidarrai

Onddoenea, "Hôtel du Pont d'Enfer" bezala hobeki ezagutua
Onddoenea_%20Hotel%20du%20Pont%20dEnfer%20bezala%20hobeki%20ezagutua

Jean-DoAnchordoquirenoroimenez

2020ko martxoaren16an zendu zenJean-Do Anchordoqui,57 urtetan, minbiziak eramanik.Bainan Covid-19ak behartutakokonfinamenduarengatik ez zenehorzte elizkizunik egin ahalizan herritarrekin. Joan denlarunbat goizean, martxoaren13an, heriotzaren urteburukarijendea saldoan bildu da gureherriko elizan, Jean-Do zenariaraberako agurraren egiteko.Eliza osoki bete da, familiakokideez, adiskidez, herritarrez,ihiztari lagunez. André Nobliaapeza zen meza emaile, predikuanoroitarazi dauzkigulaJean-Doren biziko harat-hunatak.Uztaritzeko Josteta koralak(hunen kide zen Jean-Do) goraltxatudu elizkizuna, bi kantueder emanez: Arrantzaleak taldearen"Ez ginuke beste penahandi" eta Manex Pagolaren"Azken dantza hau". Zer mementohunkigarriak! Korala hortakolagun batek lekukotasunsuharra zabaldu du ere, hainestimatzen zuten Jean-Do kantarilagunaz. Holako zeremoniakJean-Doren hurbilekoenbihotza goxatu duke, nahizpena beti hor den.

Onddoenearen zaharberritzeproiektua

Martxoaren 8an, astelehenarratsez, iragan da bilkura interesgarribat Arrume gelan,Onddoenearen zaharberritzeproiektuaz mintzatzeko. HerrikoEtxeak herriko elkarteeta enpresetako ardunadunerigomita luzatua zioten eta egiturahorietako hogoita hamarlagun nunbaitan bildu dira. Horziren ere zazpi/zortzi hautetsiauzapezaren inguruan, hunekzituela solasak kudeatzen. Horere Hemen elkarteko FrancisCarricart eta Aldudarrak Bideokooperatibako zuzendari ohia,Ximun Carrère, beren oharraketa ikusmoldeak emateko.Bada urte andana bat gogoetakeramanki direla Onddoenearenbilakaeraren inguruan. Oroit giraherriak garai batean nahi zuelaenpresen mintegi bat muntatuegoitza hortan, proiektua frangottoaitzinatua ere zela, bainanGarazi-Baigorriko herri-elkargo-ko hautetsiek gibelera jo zuten,ororen buru proiektu balioshori Donazaharreko Lutxibordanobratzeko. Herriak halereerabaki zuen egoitza horrenerostea 2011n, 214.600 eurotan,EPFL egituraren bitartez(Etablissement Public FoncierLocal), eta 2019an Onddoeneaosoki herriarena bilakatu da.

Egoitza hortaz zer egin? Obrafrangoren beharretan da, umidurakbereziki azkarki jorik, etainguru hurbilean autoentzataparkaleku handirik ez. HerrikoEtxeak xede frango jorratuditu: apartamendu, sasoilarientzataterbe, Posta agentzia etabeste, bainan xede horiek baztertuakizan dira, gaur legeakeskatzen dituen araudiak ezinbaitziren bete. Hara zergatikHerriko Etxeak herritarreri deiazabaldu duen, bakotxak errandezan nolako geroa ikus lezakeenegoitza horrentzat.

Lau sail desberdin jorratuakdira. Egoitzaren parte bat herritarrenzerbitzuko litaike eta bilkuradenboran hogoi bat proposamenegin dira, istudiatubeharko direnak. Bertze partebat euskal mendiaren ingurukoaktibitateena litaike. Hirugarrenbat telebistari buruzko formaziogune, Kanaldudeko Lagunakelkarteak sustaturik. Etalaugarren bat tokiko zinemasorkuntzaren zentroa, AldudarrakBideotik atera den Zukugailu(centrifugeuse) elkarteakgidaturik.

Aldudarrak Bideoenpresak jadanik beretua zuen2016an Onddoeneko ondokobastimendua, Uhaldea. Bainangaur doi bat hertxian da horeta Onddoeneko parte bateangelak gogotik emenda litzazke.Bada beraz xede frango, partxuerdaudela Euskal Elkargoa,Departamendua eta Lurraldea(hunek du finantzatzen bastimenduarenestatuaren ikerketa,jakiteko zer den on atxikitzekoeta zer ez). Bilkurak eginendira hemendik aitzina ere, urteguzian. Herritarrek berriz eregomita ukanen dute. Ondokobilkura, hain xuxen, martxoaren19an beharra da, ostiralean(19:30), hor izanen direlaHélène Charritton eta XimunCarrère,"coworki n g "," t i e r s -lieu" etah o l a k ok o n tzeptuakesplikatzekoetah e r r i t a rrenxedeakbarnatzeko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016