Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Martxoaren 18a

Baiona

Baionako Herriko Etxean, Xingar saileko arduradunak eta Herriko Etxeko hautetsiak prentsaurrekoan
Baionako%20Herriko%20Etxean_%20Xingar%20saileko%20arduradunak%20eta%20Herriko%20Etxeko%20hautetsiak%20prentsaurrekoan

Xingar feria gibelatua

Baionako Herriko Etxeak eta xingarsareak abisatu dute feria gibelatuaizan dela. Joan den urteanezeztatua izan bazen, esperantzadute aurtengoa iraganen dela,urriaren 7tik 10era. Xingar feriarenegunak aski urrun finkatu dituzte,esperantzarekin izurritea geldituaizanen dela eta anitz pertsonatxertatuak izanen direla.Xingar egileak ere etorriak ziren,jazko feriaren ezeztatzeak kalteekonomikoak eragin dituela zioten.Sinetsi nahi dute denak ongiiraganen direla.Udaberrian antolatua delarik, feriahortara 200.000ko bat pertsonahurbiltzen da, ikusiko larrazkeneanarrakasta berdina lortukoduen.

Dakite kolektiboa

Etorkinen harreraz arduratzenden kolektiboak higiene produktuakbehar ditu. BaionakoZizpa Gaztetxean asteburu guzizpermanentziak eginak dira(14:00-17:30). Arduradunek aitzinetikeskertzen dituzte sustenguaekarriko dutenak.

Table du Soir

Beharretan diren pertsoneri afariakeskaintzen dituen elkarteak jakinarazi du, martxobururatzean hesteko ordez,maiatzaren 31 artesegitzen duela, galdeanitz izanez. Jazkosasoi osoan 10.000kobat apairu zerbitzatuditu, aurten jadanik15.000tan da. Hirikopeñak partaide izanez,Atherpea zentroan etaelkartean lan egiten dutenlaguntzaileen arteanmaiatza arte segitzea erabakiahartua izan da.

Libreplume berriz idekitzen

Libreplume haurren literaturaz arduratzenden elkartea pozik agertuda, jakinarazten baitu berriz lokaleanharrera egiten ahalko duela.Etxeratze agindu eta talde ttipi ttipieriegokitu beharko da, berazoraindik pixka bat mugatua da, etaprograma osoa ez du eskaintzenahalko. Segiarazi duen mezuanirakurtzen ahal da "nini-irakurleaketa sartzeko liburuak hor ditugu...eta horrek bihotzapozez betetzendigu eta espero dugu zueri ere!".

Txertaketa zentroarenhitzorduak

Hitzordurik ukan ez duten pertsonentzat,Herriko Etxeakzerrenda bat osatu nahi du. Hortarakodeia zabaltzen du, lekubat azken puntan libratzen balitz,izena eman duten pertsonari deilezaketela. Pertsona horiek 75 urtebaino gehiago ukan behar duteedo arrisku handikoak izan. Izenaemaiteko "igurikatze zerrendan"vaccination@bayonne.fr idatzi beharda edo 05 47 75 68 37 deitu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016