Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Martxoaren 18a

Senpere

Aintzirako obren aitzinamendua

Martxoaren 3an, bilkura batantolatua zen Aintziran, bertanpuntu baten egiteko hangour-isuriarekiko lanen aitzinatzeaz.Dominique Idiartek emozioanitzekin gogoratu nahi izandu Poulet Philippe bere axuantabezperan zendua, hunekbaitzituen hurbiletik segitzenurtegiko obrak eta aski errepikatuazuen zernahi gertaturikere proiektuak bururaino eramanbehar zituela.

Emilio Tena, ISF ingeniaritzakozuzendariak eginiko lanakaurkeztu dauzkigu, baita gelditzendirenak. Dakizuen bezala,beranta handia hartua izan dabereziki abendu eta urtarrilekoeuriteengatik. Halere ontsalaz,oraingo erritmoaniraganez,lanen bukaera maiatzaren10eko iragarria dute. Ikustendiren obrek, neurriz kanpokobatzuen itxura uzten dute, haindira handiak, esplikatu daukutebeharrezkoak direla uholdeerraldoieri erantzuteko. Azkenlan zatia, urtegiaren izkinekogunean kokatua da, leku hortaneraikiko baitute zubi berribat, baita turisten errezebitzekoetxola. Momentuan betoia etaburdineria dira nagusi, hauekere, nahi edo ez, beharrezkoakbilakatzen dira askotan ingurumenarenzaintzeko.

Auzo lana

Otsailaren 25ean sute batekEltzauzpeko belartegia suntsituzuen eta ekitaldi huntanondoko pentzean barreiatuakizan dira tola, zurak erdi erreak,tresneria baita belar eta iratze,ezin erranezko nahasketa batean.Auzoko baten ekimenez,hurbileko kide batzuk Pantxoajabeari beren adiskidantzaerakutsi nahi izan diote. Egunbatean denak plantan ongiberexirik ezarriak izan dira etasoroa garbirik utzia bere artaldeakalha dezan. Garai bateanauzo-lanak normalki erabiltzenziren asko lanendako, adibidezorgabideen antolatzeko,gaur egun Herriko Etxeen gaindirenak. Arteka on da azpimarratzea,gizarte nahasi huntan,jendeek badakitela elkartasunaeta laguntza emaiten beharretandireneri.

Ufff!

Atsegin izigarriarekin Martinikauhartera gure herritar arraunlariaailegatu da, alimalekoerronka garaitu ondoan, Atlantikoarenzeharkatzea. Martxoaren10ean hunkitu du lurra, 87egun pasaturik bere itsasontziaahal bezala gobernatuz, haize,korronte eta uhainen erdian.Mila aldiz pentsatu du zer ari otezen holako erokerian engaiaturik,halere hunen etsipenakpozarekin bururatu dira. Christellebizilaguna eta bere alaba,helmugara joanak ziren Jean-Marc Dupont-en besarkatzera,Jainkoak daki emazte hauek zersufritu duketen abentura hunengaraian. Hemendik laster, abenturazaleagure herrian ikusi beharginuke, haatik ongi mehaturik20 kilo gutiagorekin, beharden ospakizun bat merezi lukedudarik gabe. Aupa Jean-Marc!

Lan eskaintza Ikastolan

Senpereko ikastolak ASEMlaguntzaile bat xerkatzen du.Egin beharretan azpimarratzekoaorokorki: erakasleaklaguntzea, haurren autonomiabultzatzea, erabiltzen diren gelaeta materialaren prestakuntza,kantinan haurrak lagundu,eguerdi eta arratseko haurtzaindegiaanimatu. Gaitasunetangaldegina da: euskara menperatzea(EGA estimatua), lehenhaurtzaroko CAP edo haurrekinesperientzia, lehen mailakosokorriak (PSC1) estimatuak,animazio mailan esperientzia(BAFA), elkarlaneko gogoa etagaitasuna. Lan baldintzetan:2021eko apirileko 26an hasiera,kontratu mugatua 28 oren astean,36 aste urtean, asteazkeneta bakantzetan lanik ez. Interesatuadirenek igorri CV eta motibapengutuna martxoaren 28aaitzin, helbide huntarat: zaldubi.bulegoa@gmail.com.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3585. zbk

Gure Hitza | 2021/03/18

Erlaitzbidean gaindi

Janbattitt Dirassar

Joan den astean - uste dut asteartean izan beharzela- arratsaldeko oren bat eta erdi ez arras,frantses telebistako bigarren katean berri-sailabururatzen ari-eta, usaian baino gehixago egonnaiz katez kanbiatu gabe, bat-batean entzuniketa ikusirik gure Iparralderat egin behar ginuelaitzuliño bat. Enetzat segurik ustegabekoa.Erlaitzbideangaindi ibiliz goxoan, SokoatikHendaiarat. Ibilaldi laburra segur, laburregiaere gisa batez, bainan guziz gustagarria. Frantziaguzian gaindi, anitz eta anitz jendek preziatuduketena. Parada hauta gure xoko miresgarrihunen hobeki ezagutarazteko. Guy Lalanne historialarieta kondalari argia segitzaile, gaitzekobazter ederrak erakutsiak izan zaizkigu. Itsashegiasegur, eta hori bera altxor bat izanki, ezentraalekoa gainerat! Bainan ere hor bizi direnartzain eta ardiak, besteak beste. Gorde gabeholako eremu paregabeak jasan behar dituenmehatxuak, itsas-hegi arraro hori uhainek jatenari-eta, noiznahi azkarki zafratua delakotz. Oroitaraziaizan zauku ere...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016