Orotarik | 2024ko Maiatzaren 30a
Lorratzak liburua
Txomin Heguy
Txomin Heguy - Maiatz argitaletxea, ekainaren 1ean, Ziburuko azokan plazaratua.
Lorratzak
Eguneroko urratsek, harat-honatek uzten dituzten arrastoak.
Lorratzak. Hatzak. Aztarnak. Zantzuak.
Lorratzak, lurzoruan, lohian, elurrean, belardian, orbel metaren gainean, gorputzean, gogoan, burmuinean, bihotzean.
Denboraren mugarriak, iraganaren keinuak, memoriaren markagailuak.
Haserre lorratzak, samurtasun lorratzak, sumindura lorratzak, itxaropen lorratzak, etsipen lorratzak, maitasun lorratzak.
Norberaren lorratzak, bestearenak, harenak, guzienak, edonorenak.
Lorratz ezabagarriak eta lorratz ahantzezinak.
Bai eta eguneroko urrats eta zirraren oihartzun, orrialde zurian hedatzen ditugun hizki eta hitzen lorratzak.
Lorratzak, lore hatzak... Lur ilaunduan loreak liburuaren osagai nonbait han.
Lorratzak liburua, bi zatitan osatu dut.
Lorratzak 1 partean, joan den urtean ondu dituztan olerkiak. Betiko gaien inguruan, maitasuna, samurtasuna, izadia, harremana, zahartzaroa, herioa, haserrea, etsipena, bizi nahia... Molde librean edo neurtuan idatzitako poemak. Umore lorratzak aurkitzen dira han eta hemen, euskararen sinonimoekin jolasten naizenean edo hizkuntzaren soinuekin.
Lorratzak 2 partean, kasik azken berrogei urteetan gertakari zoriontsu (eztei, urtebetetze, omenaldi)... ala mingarri (heriotza) batzuen karietara idatzi dituztan bertso sorta. Horien artean bi prosazko izkribu. Denboran atzera eginez agertzen dituztanak. Denbora iheskorraren lorratzak zizelkatzeko molde bat.
Bi atal hauei buruzko ohar batzuekin amaitu dut Lorratzak liburua. Besteak beste, euskara bilduaren beharraz egiten dudan gogoeta laburra.












.274932.jpg)






