Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
ortziralean Lekorneko elizan Unama taldeak emanen du bere ikusgarri berria (20:30). Badu zenbait urte ez zela talde hau ari, isilik egonik berriz hasiak dira denen plazerrarendako. Eskuz Esku elkartea da antolatzailea, aitzin taloak izanen dira han berean.
joan den larunbatean, Libaniako janariaren dastatzeko parada ukan dugu, biziki afari goxoa iragan da. Bi herrietako herritarrak hurbildu dira baina ere beste batzuk herri auzoetatik jinak...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Urte hasiera izanez Lekorne eta Makeako Herriko Etxeek beren agiantzak eskainiko dituzte herritarreri eta hain segur 2018an iragan proiektu batzuen berri emanen dute eta 2019 urteari begira xedeak zoin diren. Makean urtarrilaren 26an iraganen da, Mindegia gelan (10:30) eta biharamunean Lekornen Hodi Aldean (11:30). Herritarrak gomitatuak dira, ondotik hurrup eta klik eskainia izanen zaie!
Makeako TXIR-TXOR gaztetxeak antolatzen duen neguko zinemaldiak...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 17a
Kultura Bidean denboraldiak "MOTTES" ikusgarria proposatzen du urtarrilaren 18an (19:00), Lekorneko Hodi Aldean gelan. Ariège eskualdeko Soluble Kia konpainiak emanen du, publiko guzientzat 6 urtetik harat. Prezio desberdinak dira adinaren arabera: 10€, 6€ eta 4€.
Maitexa Curutchet hil da 94 urtetan, Lekorneko elizaz arduratzen zen eta luzaz apezetxean bizi izan da, joan den astelehenean iragan dira ehorzketak. Doluminak...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 10a
bi herrien artean Eskuz-Esku elkartea etorkinen sustenguz osatu den elkartea da. Antolatzen du kontzertu bat urtarrilaren 13an Lekorneko elizan (16:00), Angeluko Aupa Kantuz koralaren entzuteko parada ukanen dugu. Sartzea kirotik da, bakoitzak emaiten du nahi edo ahal duena.
bilduko da urtarrilaren 17an (20:00) Lekorneko Herriko Etxeko gibeleko gelan. Ez baduzue galdea egina, bilkura aitzin pasatu behar da...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a
Lekorne eta Makeako eskola publikoko besta iragan da joan den ostiralean, anitz jende hurbildua zen haurrek eman ikusgarrira. Aurtengo gaia "Cowboys Stars" hautatua zuten. Joan den ihauterieri buruzko begi kliska zen, burasoek egin baitzuten dantza bat. Ikusgarrian, haurrak bidaiatu dira, Txina, Afrika, Mexiko eta Euskal Herrian, dantza talde famatu horren bila ibilki zirela. Azkenean agertu dira, publiko artean ziren! Kalitate handiko ikusgarria eman dute, eskolako presidenta baliatzen zela...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Heldu den ostiralean, ekainaren 22an, bi herrietako eskola publikoen besta, Makean. Burasoak baliatuko dira agurtzeko Notary Fréderic jauna Lekorneko eskolan zena, bere postua uzten baitu. Heldu den urtean, Mayer Léna andereak du segida hartuko.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016