Gogoa hazi | 2019ko Maiatzaren 09a
Parisko "Notre Dame" katedralaren suteak jendeen gogo-bihotzak barnaki jo eta hunkitu ditu mundu osoan gaindi, sinestunak berdin ez-sinestunak. Lehenbiziko harridura eta emozioa pasa eta gero, gertakari huntaz irakurketa asko egiten ari da. Kalte edo makur materiala baino haratago, asko dira gertakari huntan "aldien ezaugarri" bat ikusten dutenak. Huntaz nahiko nuke gaur arizan, ene iritzia beste batzuenari juntatuz. Berehala baztertuko nuke okerra iduritzen zautan irakurketa hauxe:...
Gogoa hazi | 2019ko Maiatzaren 02a
Eliza ontzia lakuan dabil eta bat-bateko haize boladak astintzen du ontzi guzia.
BARBAREN. Oreka galdurik. Erdiz-erdi jo nau haize gaizto horrek!....
BURUBERO. Isil!...
BARBAREN. Berriz. Lur jota naiz!...
BURUBERO. Isil!... Ez iratzar Jauna!... Gaixoa!... Eguna iragan du predikuan eta gaua otoitzean.
FRANTSES. Larderiatzen du
BURUBERO. Ez!... Ez isil!... Mintza!... Mintza!... Oihu egin!...
Urrunean (antzeztokiaren kanpotik),...
Gogoa hazi | 2019ko Apirilaren 25a
Aipatu izan dut hemen berean zer pena lazgarria sentitu genuen Egunkaria basaki etsi zutelarik. Bertzalde, hitz bat idatzi nuen ere erranez nola kazeta hortan berean gure haserrea azaldu genuen Gaillot apezpikua izendatu zutenean Partenia "balizko" diozesa hartara... Plazerrez ikusi dut Egunkariako ale guziak internet sarean tzintzilikatu berri dituztela. (https://www.berria.eus/hemeroteka/ egunkaria/) Eta zer aurkitzen da 1995eko otsailaren 25eko alean?Gure gogoeta taldearen garai...
Gogoa hazi | 2019ko Apirilaren 04a
Duela urte bat bidean jarri zen Euskal Herrian, BIZI! elkartearen laguntzarekin, Eliza Berdea labela. Geroztik, Elizak, Obra Onak, Mugimenduak, Monastegiak eta Eskolak, katolikoak berdin protestanteak, jarduten dute lanean beren sinesdunak premia ekologikoari sentsibilizatzeko. Praktikotik izpiritualera, teologia eta pedagogia zeharkatuz, ahalbide guziak aktibaturik daude Kreazioa zaintzeko eta salbatzeko. Erakunde horien arteko seiek labela ardietsi dute, 232 komunitate daudelarik...
Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 28a
"Besomotz horien" ibilaldi zenbait gaizki burutu dira Frantziako karriketan, bakarrak hastetik hala joan ere, talde gogor batzuren eraginez. Ekintza zinez bortitzik agertu da telebistako leihotik. Manifestari batzuek justifikatu dituzte injustiziaren aitzi borrokatu beharraz, politikari batzuek bermatu iraultzaren izenean, 1793ko Terrore delakoaren etsenplua goraipatuz. Beraz galdera bat gogora heldu zait: bortizki oldartzea noiz da haizu? Hor Eliza katolikoak ikuspegi aberatsa du,...
Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 21a
Azken hilabete hauetako gertakari eta berrietan, gai bat nahi nuke barnatu, astekari hunek emaiten duen sailean ezarriz. "Jainkoa, bizia, jendea" izendatzen den sail hau nahi nuke, artikulu baten denboran, hunen hitzak aitzinekoz gibel eman. Aipatuko ditut beraz jendeak, eta hauen artean jende batzuk, horien bizia eta Jainkoak.... zer dio?
Pedofilia psikiko nahasmen bat da, nun heldu batek bere sexual tirria haur baten edo haurren alde baitu. Helduak haurrak hautatuko ditu, bere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016