Gogoa hazi | 2017ko Apirilaren 13a
Duela 60 urte, Baionako maite zinuen Eliza utzi zinuen, oraino itxura ederra eta À¯'¬'erra zinuelarik, 64 urtetan. Denbora hartan ene soldadogoa Parisen egiten ari nintzan, mariñel bezala (ba! ixtorio bitxi hori ahantzia baduzu bestaldi batez kondatuko dauzut), beste lagun gehienak Aljerian gerlan zirelarik. Barkatzen ez duen hezurren mingaixtoa lotu zitzauzun otsailaren hastapenean eta laster Gustave Roussy Villejuif-eko fama iluneko ospitalerat martxoaren 4an...
Gogoa hazi | 2017ko Apirilaren 06a
Jean-Michel, eman duk beraz hirea, den dena... Elgarri burua berotu genian Akizen, ba ta behar genuela paraxutismoa frogatu, batzu kooperante gisa bazihoazelarik. Nik nere anaia gazteena bezainbat egin nahi nian (jadanik bukatua zian soldadugoa paraxutista gisa).
Gogoa hazi | 2017ko Martxoaren 30a
Gogoa hazi | 2017ko Martxoaren 23a
Gogoa hazi | 2017ko Martxoaren 16a
Segitzen dugu Xabier Andonegik 2016ko GOGOETA ASTEAn eskaini mintzaldiaren hirugarren eta azken partearekin. Hizlariak hemen aztertzen du "behartsua eta berhartsuaren funtsezko lekua kristautasunean".
Gogoa hazi | 2017ko Martxoaren 10a
Eskerrak lehenik euskarari, hots gure arbasoei, hain ongi markaturik gure hitzetan burumuinen ibilera; Lagaranderie-ren "gestion mentale" metodoa ikasten hasi nintzelarik harriturik gelditu nintzen ikustean harek aipatu egin moldeak zoin argi eta garbi azaltzen diren euskaran: gogoan eman, gogoan hartu, gogoan atxiki, gogoan ibili, gogoratu, gogoz ikasi, "nun den gogoa han lan egiten", "entzuten du bai, berea gogoan haatik".
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016