Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Nafarroan gaindi, mendez-mende

Donibane Lohizunen, joan den ortzegun arratsean, arrakasta ederra ukan du herriko batzokiak muntatu hitzaldiak. Jende frango bildu da, aroa arras txarra izanikan ere. Hizlaria zen Claude Belveze historialaria. Mintzatu da, entzule guzien atsegingarri, Nafarroako erresumaz. Nola sortu zen, Iruñeako aldean, bederatzigarren mendean, nola handitu zen eta nolako eragina ukan zuen Erdi-Aroan, zazpi mendez segidan. Nola ahuldu zen gero, kanpotik etorri erregeen denboran, eta nolako nahasme...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Drogaki tornu ederra!

Otsail erditan gertatua da hauxe bainan ez da hamar bat egunen buruan baizik salatua izan ikerketa batzuk bestalde segitzen zutelakotz: Hendaiako mugatik hurbil guardek autobidean geldiarazi dute Espainia beheretik heldu zen kamiun bat. Barnean bazen gauza frango bainan xoko guziak untsa miaturik bazen gaitzeko droga tornua, aspaldian ondo hauetan sesitu den handiena. Indietako kalamu (107 kilo) eta "méthamphétamines” delakoetarik (gordeka egiten diren tratuetan 12 miliun euroren...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Hendaian, Iparragirre gogoan

Hendaian, martxoa euskararen hilabetea dute. Horrek ez du erran nahi beste hilabeteak ez direla hala bainan martxoan indar berezi bat akulatzen dela, hitzordu askorekin. Hitzordu aipagarrienetarik batto heldu den astean, martxoak 12, ortzegunarekin, Variétés bilgunean, kantaldi arraro batekin. Hor omenduko da Iparragirre bertsulari zena, fama handi-handikoa, "Gernikako Arbola" idatzi zuena. Duela berrehun urte sortu zena Urretxun. Kantariak: Maddi Zubeldia alde batetik, bestetik P...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Aldizkatuz

Badu laster hogoitabi urte Herri-Elkargo berezi batek batetaratzen dituela Hendaia, Irun eta Hondarribia. Elkargoburua urte guziz kanbiatzen da, hiru auzapezak aldizkatuz. Joan den egunean kontsortzio deitzen den elkargo horren buru jarri da Txomin Sagarzazu Hondarribiako auzapeza.

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 04a

Ezpata-dantza, aurresku eta beste

Joseba Durañona donibandar euskaltzale kartsua pausatu zela 63 urtetan, zonbait lerro sartu gintuen joan den astean. Ehorzketa hunkigarriak ukan ditu herriko elizan, zernahi jende bildurik Mikel Epalza apezaren inguruan. Begiraleak elkartekoak erne eta suhar, bera luzaz heietarik izana-eta, anitz urtez diruzain eta bestalde Betikoak sailaren kudeatzaile. Han ziren ere Baionatik etorriak Hor-Konpon elkarteko adiskideak, beren gaiteroekin. Entzun dira esker onezko solasak, bihotzaren z...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Zanpantzarrek bazituen zazpi buru!

Donibane Lohizunen, gaitza gertatu da ihaute-besten karietarat! Joan den larunbat arratsaldeko ibilaldi nagusian, Zanpantzar agertu denean, denak harritu dira eta ez guti! Behinere nehork etzuen holako Zanpantzarrik ikusia! Zanpantzarrek ba zazpi buru, kasik ezin sinetsia ere baita! Zazpi buru elgarri lotuak eta frango bitxiak! Nahi omen zuen oroitarazi jazko gertakari aipagarri bat, bainan ez haatik denen gustukoa, G7 delako biltzarra! Zazpi buruak izanki munduko zazpi herriald...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016