Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Obra handiak Hendaian

Hendaian, gaitzeko obra sailari plantatuak dira, obra horiek aste huntan hasiz eta bada urte batena segurik. Arrunt beste bista bat eman beharra zaio geltokiaren aldeko auzoaldeari. Hori da "Elgarrekin" deitua duten saila. Auzoaldea ederrago ezarriz eta denbora berean jendearen harat-hunatak errextuz. Bainan obra horien denboran trabak ere izanen dira nahitez eta ez ditake bestela izan. Hala nola Urtats iria arte De Gaulle etorbidean ez den autorik ibiltzen ahalko, ez eta beraz aparka...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 19a

Gaztetxearen besta Donibanen

Donibane Lohizunen, herriko Gaztetxeak larunbatean, irailak 21, ospatuko ditu bere 28 urteak. Besta airosa izanen da burutik buru, hamar bat musikari talde partaide, besteak beste Ezin Eta, Diabolo Kiwi, DJ Mundutegi eta holako batzuk.

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Ravel festibalaren azken egunak

Aste huntan bururatzen da, hogoi egun iraunik, Ravel festibala. Eta azken egunak ez dira segur txarrenak izaiten! Ortzegun huntan beraz, irailak 12, aratseko 8ak eta erdietan, Senpereko elizan, Ravel akademiarat aurten etorri musikari gazte zonbait Philippe Manoury musikagile famatuarekin. Ortziralean, aratseko 9etan, Urruñako elizan, Daniel Roth organo joile paregabea. Larunbatean, Donibane Lohizuneko Ravel entzutegian, goizeko 11etan eta aratsaldeko 3ak eta erdietan, akademiako...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Margolariak beti erne

Ziburun, uda guzian eta igande guziz, margolari topaketak izaiten dira Postaren aitzineko plazan. Uztail-agorriletan, ardura hogoi bat badira biltzen direnak, irailean gutixago. Bakoitxak bere obretarik zonbait berexten ditu eta hor agertzen. "Beti giro ona da, gisa hortan elgar hobeki ezagutzen dugu eta jende askorekin harremanak izaiten" hola mintzo da Michel Richard donibandarra aspaldian horrat jiten dena. Margoetan bada denetarik, jende eta abere, toki ederra eginez Kostaldeko et...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

Donibaneko organoarentzat

Agorrilaren leheneko HERRIAn idatzi ginuen obra pizkorrak bazirela egiteko Donibane Lohizuneko elizan eta bereziki organo handiaren xaharberritzea. Organo hori hamazazpigarren mendekoa da eta geroztik aldi bat baino gehiago berritua izana, azkenik duela berrogoi bat urte, holako musika tresna bat frango usu obra beharretan izaiten-eta. Idatzi ginuen ere diru bilketa bat eginen zela obra horientzat. Bada orotarat 370.000 euroren gastua. 133.000 euro Herriko Etxearen gain. Laguntza zonb...

Kostaldean | 2019ko Irailaren 12a

19 bizitegi gehiago

Donibane Lohizunen, sozial maileko 19 bizitegi berri egitekoak dira Alturan etxegune zabalean, Senpere alderateko errebide zaharraren bazterrean. Salgai izanen diren bizitegiak. Hauek dira eremu hortan eraikiko diren azken bizitegiak. Aparkaleku berri baten muntatzea ere aipatzen dute, badela beharra. Eta beharbada baratze handixko bat etxegune hortan bizi direnentzat. Bizitegientzat, obrak heldu den urtean hasiko, urrian edo hola, erosle parrasta bat agertzen bada segurik arte huntan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016