Gure Hitza | 2018ko Ekainaren 28a

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan "Elkar" argitaletxearen sortzaileen artean, Urketan "Irrintzina" dantza eta soinu batasunaren bultzatzailea, 1981ean, adiskide euskaltzale batzuekin Gure Irratiaren sortzaileetan zen. Entzuleen gogoetan dagoke Katixa Larrondo izengoitia harturik larunbatero Manexek agertzen zuen antzerkirako eta umorerako talendua. Beste gauza aipagarrietan gelditzen da Hazparne herriaz landu zuen antropologia tesia. Idazle ona baitzen, ez dugu oroitarazi gabe uzten ahal Herria astekari hunentzat idatzi dituen ehunka artikulu. Gizon eskolatua eta idekia izanik, Mattin Larzabalekin aldizkatuz, azken hilabeteak arte segurtatu du "mundu zabalean" deitu saila. Artikulu heiek irakurtzean ageri zen mundu guziko berrietaz jakinean egoiten zela.

Manex Pagola gizon engaiatua zen kulturgintzan eta Herri hunen geroa baldintzatzen duten arloetan. Hastapenetik Euskal Herri departamendu baten aldarrikatzaile, geroago 7 probintzietan egituratu zen Eusko Alkartasuna alderdian Iparraldeko adarraren kudeatzaile nagusia izan da. Alderdi hori zaukan mugaren bi eskualdetako hautetsiak eta herritarrak harremanetan ezartzeko biderik hoberena. Antolatuak ziren elgarretaratze haundietan beti baitzuen euskal kultura sartzeko griña, nunbait han 30 urtez Fermin Mihura eta biak eremanarazi gaitu bertsuka aritzera, berak gai emaile lana segurtatuz. Manexentzat kulturak eta herrigintzak elgar osatu behar zuten. Hots, euskal kultura emankorragoa izan zadin abertzalegoaren bultzadari esker, gisa berean euskal kulturgintzak herrigintzari arima bat eman zezon. Sail horietan guzietan bermatu da, Martxelin andrea beti laguntzaile hurbil zaukala. Ez zituen kondatzen Euskal Herriari eskaini orenak, egunak ala gauak, ez ere bide gastuak. Eredugarria eta eskertzekoa!

Gazte gazterik Euskal Herriko joera ezin jasanez Buru argiko langile kartsu porrokatua izanez Paregabeko kantu egileen dohain ederra ukanez Guk hi eskertu gabe goizegi beste mundura joanez Etxekoak ta adiskideak naigabetu gaituk, Manex.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016