Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Ekainaren 28a

Baigorri

Baigorri

Sortze À¢'€'"

Okoze Landdako Andde Kurutcharry eta Amélie Wangermez-ek mundura eman dute bigarren haurra, muttikoa, Patxi izendatu dutena. Ongi etorri sortu berriari, ez da dudarik Mattin anaiak ongi kasu eginen diola. Bizi luze eta zoriontsu bat desiratzen diogu eta gure goresmenak doatzi aitama uroseri, goraintziak ere beren etxekoeri.

Xuxentze À¢'€'"

Joanden asteko Herria kaseta huntako artikuluan, huts bat egina izan da. Baxe Nafarroako musika festibala kari, Orgue en Baigorri elkarteak antolatu kontzertua ortzirale huntan (29a) iraganen da arratseko 9.00etan elizan. Oroitarazten dugu Chevilly-Larue- ko orkestra filarmonikoa izanen dugula entzungai eta sartzea urririk dela. Barkatu!

EHZ-ren ekitaldia Baigorrin À¢'€'"

Euskal Herria Zuzenean festibala forma berezian iraganen da aurten, Iparraldeko gune zonbaitetara zabalduz, EHZ Nomada izendaturik. Ekitaldiak izanen dira beraz Baigorrin ekainaren 29an, Baionan ekainaren 30ean eta Itsasun uztailaren 1ean. Baigorrikoa ortzirale huntan iraganen da beraz Plaza Xoko gelan, arratsaldeko 7.00etarik goiti, egitarau aberatsarekin: "Ero?" antzerkia Etxepare lizeoko ikasleek emanik, ondotik Huts Teatroa Ander Lipus eta Patricia Urrutia jokolari, dantza Kukai taldearekin eta bururatzeko Doctor Mephisto taldearen kontzertua.

Bake prozesua eta justizia trantsizionala À¢'€'"

"Institut Varenne eta Association francophone de justice transitionnelle" erakundeek mintzaldiak eta gogoetaldiak antolatzen dituzte uztaileko lehen aste osoan iraganen ditrenak. Uztailaren 1ean, igandez, hasirik ondoko igande arte, egun guziez eta egun osoan, hizlari ospetsuak etorriko dira beraz Bil Etxea gelara eta hauen mintzaldien ondotik debateak izanen dira. Udako unibertsitate hunen helburua da parte hartzaileak mekanismo judizial guzieri prestatzea eta sentsibilizatzea, gizartearen eskubideen urratze ainitzak eta sistematikoak tratatu ahal izaiteko.

Pilota À¢'€'"

Euskal Herriko Pilota Batzordearen kondu, plaza laxoko finalerdiak jokatu dira joanden asteburuan. Huna eskuratu ditugun Zaharrer Segiko pilotarien zonbait emaitza. Esku huska, helduen lehen mailean: Iñaki Goicotchea eta Benoit Errecak galdu dute 29/30 Senpereko Pantxo Valencia eta Xabi Bereterbideren kontra. Gazteen mailan: Gehexan Irigaray eta Jon Reteguik irabazi dute 30/19 Denek Bateko Iban Jaureguiberry eta Bastien Iribarrenen kontra. Joko Garbian Artekoen mailean: Battitt Mousques, Benoit Semerena eta Thomas Izokok irabazi 40/15 Atharraztarrak-en kontra. Kimuen mailean: Eneko Izoko, Mattin Mortalena eta Xan Mousques-ek irabazi 40/22 Amikuzeren kontra. Errebotean helduen bigarren mailan: Paxkal Dutey, Bastien Lissar, Guillaume Ospital, J.Pierre Lefranc eta Bixente Bidegainek galdu 13/12 Hiriburuko Ainharako ekiparen kontra. Beste emaitzak helduden astean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016