Herriz Herri - Aldude (NB) | 2018ko Ekainaren 28a

Henriettek 80 urte

Z.L.A, 2018ko martxoan

(Airea: Igande arrats eztiño batez) 1. Joalginen bordan joan mendeko hogoi-ta-hemezortzian Baptiste, Piarre bai Mayou, Terex zitaizken zorionean Etxea baita argi distiran sortze berri bat denean Henriette deitu zuten elizan bataiatu zutenean. 2. Henriette baitzen haunditu gure zelai-mendier begira Eskolan erne 'kasita ukan estudien certificat Gero seroren kolegiorat ikasle Uztaritzera Bai hemeretzi urtekin errients itzuli zen Aldudera. 3. Hazi gazteak oneski ditu bizi bidean argitu Baita taldeak antzerkietan bihotz bihotzez gidatu Berrogoi urtez dauku ibarrean ttipi-haundi eskolatu Eta ondoren irakurketan haur gazteeri segitu. 4. Arbasoen lurrak ikusi nahiz Argentinan bisitari Itsasoaren beste aldean eskola emaiten ari Kermeza edo ferietako Alduden da aipagarri Argazki eta bertze bildumak erakutsiz jendeari. 5. Joan mendeko lauetan hogoi-eta-hameka urteak Aldatu ditu zure aipamen, izen ta bizi bideak Poztu gintuen, Henriette, Louis, elgarrekin ezkontzeak Elorrietan goxa bizia elgar lagunduz suerteak. 6. Mende huntako hemezortzia martxoak seia eguna Henriette dugu lauetan-hogoi urte konplitzen duena Bilduak gira ospatu nahiz zure omen ta adina Henriette zuri besarkada bat, baita mila zoriona.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2018/06/28

Kantaldi À¢'€'"

G.S.

Aldudeko elizan iraganen da larunbat huntan (19:00) kontzertu bikaina nun entzunen diren lehen lehenik Mendi-Alde eskolako haurrak, ondotik Berçaits anaia lohitzundarrak, jaz Aramitzeko kantu txapelketa irabazi zutenak, eta azkenik Menditarrak, hauek kasik etxekoak direnak. Kantaldi hau Mendi-Alde eskolako burasoek eta Aldudeko klikak dute antolatzen. Sartzea urririk izanen da. Ondoren, trinket lekuan preziatuak izanen dira talo eta edariak, eta gaualdiak segituko du hain segur kantuz, hala bukatzen baita zorionez ibar huntan.

...

Irakurri segida

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016