Pilota | 2018ko Ekainaren 28a

HAZPARNEKO "MASTERS" LEHIAKETAN: ETCHEGARAY ETA BILBAO XAPELDUN PLAZA LAXOAN, SENPEREKO BI EKIPAK FINALEAN

GARAZIKO ASTELEHENA Joan den astelehenean, ekainaran 25ean, Buzunaritzeko trinketean jokatu den partidaren emaitza: Monce / Çubiat.................. 50 Maiz / Sanchez.................. 39 Partida atakatua eta orekatua luzaz. Monce eta Çubiat-ek indartsu jokatu dute Hegoaldeko bi pilotari gazte hauen garaitzeko. Parti ikusgarria orokorki. Heldu den astelehenean, usaiako tenorean, azken partida Buzunaritzeko trinketean jokatuko dena. Gero, astelehenetako partidak berriz Garatenean iraganen dira. HAZPARNEKO "MASTERS" LEHIAKETA BERRIA TRINKETEAN Hazparnen, Berria trinket berrituan antolatua zen "Masters" lehiaketak arrakasta handia sortu du pilotaren munduan, hiru egunez. Huna emaitzak: Finalerdiak: À¢'ž'¨ Lehen finalerdian, ekainaren 20an, asteazkenean Larralde / Waltary.................. 40 Ospital / Guichandut............ 34 Partida huntan, Larralde-rekin Waltary gibelean ari zen, ez baita hor usaian duen postua. Biek lanak ukan dituzte irabazteko, Ospital eta Guichandut gogotik lotuak baitziren jokoan eta aitzinean abiatuak gutiz bazen ere: 12/11, 14/13, 16/15 eta 16/16. Berdintze hunen ondotik, irabazleek abantail poxi bat hartu dute 24/20 baina Mathieu eta Peio oldartu dira eta berehala: 27/27, 28/28 eta segidan huna hor ditugula 33/28tara helduak. Orduan, Larralde eta Waltary berriz indartsu sartu dira jokoan, 12 kintze eginez, galtzaileei bat utziz bakarrik: 40/34. Aitzin partidan: Etcheverry (Denek Bat) / Laffitte (BAC)...........................40 Bideondo (Urruñarrak) / Garat (Atzarri)..........................39 À¢'ž'¨ Bigarren finalerdian, ekainaren 21ean, ortzegunean Etchegaray / Bilbao.............. 40 Inchauspe / Ducassou..........30 Inchauspe eta Ducassou nekez hasi dira partida huntan, Etchegaray eta Bilbao trenpu onean agertzen zirelarik, partikulazki Bixintxo 20/10 abantzuarekin. Halere, Alexis eta Baptiste hurbildu zaizkie 23/21. Baina ez ditu horrek iziarazi irabazleak, berriz abantaila hartu baitute 28/27 eta azkenean partida irabazi 10 tantoz. Aitzin partidan: Etcheverria (Airetik) / Iphar (Goizeko Izarra).............40 Alcasena (Zaharrer Segi) / Luro (Goizeko Izarra)..............25 HAZPARNEKO "MASTERS" LEHIAKETAN: ETCHEGARAY ETA BILBAO XAPELDUN PLAZA LAXOAN, SENPEREKO BI EKIPAK FINALEAN À¢'ž'¨ Finala, ekainaren 24an, igandean Etchegaray / Bilbao........... 40 Waltary / P. Larralde.......... 31 Hazparneko pestakari jokatu da lehen "Masters" final hau igande goizean. Jende alde handia hor zen eta orokorki partida ederra izan da. Hastean bi ekipak berdinean joan dira 10/10 eta gero Larralde eta Waltary pareak abantzu gotorra hartu du: 23/14. Orduan, Julienek eta Bixintxok beren jokamoldea aldatu dute, Waltary gibelean pixka bat nekaraziz. Bilbaok azkarki jo du, zenbait kintze eginez pilota zuzenean gibeleko sarean sartuz eta denbora berean Julienek ere sake andana bat erreusitu du eskuineko berinatik. Gisa hortan, 25/25 berdinketa lorturik beren nagusitasuna erakutsi dute: 31/28, 34/30, 40/30. Etchegaray-ek 12 tanto sakez, 4 Larralde-k. Heldu den hilabetean, Baionako "Masters"-en aldi! BAIONAN, SAN ANDRES TRINKETEAN Heldu den ortzegunean, 16:00etan: Niang (Goizeko Izarra) / De Ezcurra............................? Alcasena (Zaharrer Segi) / Palomes................................? ARRANGOITZEN HOBERENAK LEHIAKETA Heldu den larunbatean, ekainaren 30ean hasiko da Hoberenak lehiaketa. À¢'ž'¨ Lehen finalerdia, 19:00etan Etchegaray / Bilbao............? Larralde / Guichandut.........? EUSKAL HERRIKO XAPELGOA PLAZA LAXOAN, ESKU HUSKA Finalerdien emaitzak: À¢'ž'¨ Kanbon, ekainaren 22an, ortziralean Gazteetan: Itsasu................................. 30 Sara.................................... 13 Lehen mailan: Azcona / Jaureguy (Senpere 4)........ 30 Massonde / Amestoy (Atzarri 2)............ 23 À¢'ž'¨ Kanbon, ekainaren 23an, larunbatean Gazteetan: Baigorri.............................. 30 Denek Bat......................... 19 Lehen mailan Valencia / Bereterbide (Senpere 1)... 30 Goicoechea / Erreca (Baigorri 1)............. 29 Euskal Herriko xapelgoaren finalak iraganen dira uztailaren 8an Kanboko plazan. UNION BASQUE: NESKAK PALETA PILOTA GOMAZ TRINKETEAN Ahurtiko trinketean, larunbatean ekainaren 23an nesken finalen aldi zen. Huna emaitzak: HEGOALDEKO BERRIAK Joan den asteko emaitza zenbait : San Ferminetako 4 1/2ko Torneoan, laurdenak À¢'ž'¨ Muskiz, 2018/06/23an Bengoetxea V.................... 22 Urrutikoetxea..................... 16 À¢'ž'¨ Arbizu, 2018/06/24an Ezkurdia............................. 22 Irribarria............................... 7 À¢'ž'¨ Eibar, 2018/06/24an Altuna................................... 6 Jaka...................................... 2 Partida hau gelditu da Jakak besoan minarturik pilota joitean. Huna orain heldu den asteburuko partida zenbait: À¢'ž'¨ Zumaia, 2018/06/29an, ortziralean, 19:30etan Peña II / Urretabizkaia II......? Bakaikoa / Aranguren.........? Olaizola II / Larunbe............? Bengoetxea VI / Albisu........? À¢'ž'¨ Segovia, 2018/06/29an, ortziralean, 20:00etan Victor / Ladis Galarza..........? Laso / Iturriaga....................? À¢'ž'¨ Sopelana, 2018/07/01ean, igandean, 17:00etan Artola / Ibai Zabala..............? Bakaikoa / Arretxabaleta.....? San Ferminetako 4 1/2ko Torneoan, finalerdiak Olaizola II.............................? Bengoetxea VI.....................?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016