Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 28a

AZKEN ORDUKO BERRIA: Manex Goyhenetche-ren liburua plagiotua

AZKEN%20ORDUKO%20BERRIA:%20Manex%20Goyhenetche-ren%20liburua%20plagiotua

Idazle eta historialariak idatzi dituen liburuen artean ezagunetarik bat da: Histoire Générale du Pays Basque, 6 tomotan agertzen dena, Elkar argitaletxeak argitaratua. Dominique Lormierek idatzi zuen liburu batean ohartu ziren hitzez-hitz Mañex Goyhenetcheren liburutik hartu testuak zirela agertzen. Hori dela eta hogei bat historialarik pleinta pausatu zuten, plagio izaiteagatik. Orain jakin dugu, euskal historialariek irabazi dutela partez, auzitarat eramana izanen da afera, 2018ko urrian iraganen da. Ondoko hilabetetan emanen dugu afera hunen berri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/06/28

Euskal Elkargoa euskaraz eta gaskoieraz!

Euskal Elkargoaren biltzarra
Euskal%20Elkargoaren%20biltzarra

Joan den larunbatean Euskal Elkargoko hautetsiek bozkatu dute euskararen eta gaskoieraren erabiltzeko ahalmena. 145 hautetsik alde bozkatu dute, 18k kontra eta 22 abstenitu dira. Eztabaida bizi-bizia sortu du Angeluko hautetsi den Guy Mondorgek, bere ikusmoldea azaltzen zuela, euskarari laguntza gehiago emaiten dela argumentatuz. Ondoko egunetan erabaki honen berri emanen dugu, Euskal Konfederazioak ere bere iritzia publikatu baitu.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

Euskal Etnopoloaren bigarren jardunaldiak Baionan

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, Euskal kultur erakundeak eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) euskararen indarguneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatzen du. Kolokio hau, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin antolatua da ekainaren 29an, Baionako Fakultatean, administrazioaren eraikinean, 41 anfiteatroan (sartzea Sainte-Claire aparkalekutik). 9:00 ongi etorria. 9:40-12:30 "Euskara ikerketa eta irakaskuntzan", Urtzi Etxeberria, Belen Uranga, Garbiñe Iztueta, Jose Frantzisko Unzunegi, Itziar Laka, Jon Casenave, Itziar Idiazabal, Miriam Urkia, Andres Urrutia, Xarles Videgain. 14:00- 16:20 "Euskararen erabilera eta nortasuna", Viviane Ithurssarry, Jenofa Berhokoirigoin, Eneko Bidegain, Lorea Agirre Dorronsoro, Jon Sarasua. Mintzaldi guziak euskaraz, bapateko itzulpena frantsesez, urririk eta deneri idekia.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

Ixtripu latza

J. B. E-L

Ekainaren 21ean, EITBk berri txarra zabaldu dauku, bihozmin frango sortaraziz bazterretan. Bere autoan bazoalarik Nafarroan gaindi Mikel Biain apeza, batbatean jo du kamiun haundi bat, bide bazterrean gelditurik zagona. Han berean bizia galdu du. Auritzen eta Luzaiden zenbait denboraz egona, duela hamar bat urte, jendeek biziki estimatzen zuten, hain zen denen zerbitzuko emana, bere aurpegi alai eta bihotz onarekin. 2009 urtean, Donezteberat izendatua izan zen eta orai Zumaian zagon erretor, bi urte hauetan. Gazterik joan zauku, 43 urtetan. Segur izan gaiten gure alde ariko dela aitzina Zerutik, otoitzaren bidez. Doluminik bizienak bere familiari eta artatu dituen parropieri....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

58ko gerra

K. Etxaluz, L. Etxezaharreta, J. Urain
K.%20Etxaluz_%20L.%20Etxezaharreta_%20J.%20Urain

Horrela eman dio titulua Alfonso Etxegaraik, 34 urte hauetan deportatua dena Sâo Tomé ugartean. Maiatz argitaletxeak du aurkeztu liburua, Kristiane Etxaluz idazlearen bizi-laguna hor zela liburuaren azalpenak emaiteko eta Jokin Urain euskarazko itzulpen lana egin duena. Liburuaren azpi-tituluak, "Oroiminak" hitz batez ongi azaltzen du liburu horren sentsua eta idazleak bizi izan duena. Alfonso Etxegarai, Plentzian (Bizkaia) sortu zen 1958an, ETAn sartu zen eta beste anitz bezala Iparraldera ihes egitera behartua izan zen. Arrestatua izan zen eta Ekuadorrera deportatu zuten, han espainiar zerbitzu sekretuek torturatu zuten eta Sâo Tomera eraman, geroztik han bizi da. Minen oroimena, Alfonsok idatziz du egiten, emeki-emeki hasi da lehen liburua agertu zuelarik "Regresar a Sara" eta ondotik "Hitzeko txalupak: Sâo Tome gutunak". Bakoitzak bere barnean duen sufrimendua nolazpait atera behar duela zion Kristiane Etxaluzek, "58ko gerra" sentsu berdinetik doala, ETAren desarmatzea dela...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

HAZIAK MINTZO: Eskolako bidaia

Sarako San Josepe eskolako 2. eta 3. urtekoak

HAZIAK%20MINTZO:%20Eskolako%20bidaia

Guretako, ikasleak, urte bukaera da. Oporretarat joan aitzin, eskolako bidaia egin dugu. Aurten Baigorrirat joan gira, Oronozia zentrorat. Sobera ongi zen. Lehen egunean, Kanbotik pasatu gira ezti eta erle etxetik. Jakin dugu nola antolatzen zen erlauntza batean eta gero ikusi dugu burdin hesien gibeletik egiazki nola zen erlauntzan. Indianoaren inguruan pasatu dugu gure bigarren eguna. Atelierak egin ditu gu: Indianoaren izena hautatu, dantza bat sortu, indianoaren buruko bat egin, indianoaren lepoko bat, bisonteak ihiztatu (bai, bai, Baigorrin atzeman ditugu...) eta ateliera harrapariari buruz Baigorriko C.P.I.Erekin. Zer egun zoragarria!! Eta azken egunean Izturitzerat joan gira. Bi talde egin ditugu. Batzuk lezeak bisitatu dituzte goizean eta besteek prehistoriako ateliera egin dute. Eta arratsaldean aldatu dugu. Bainan orain tenorea da sartzeko Sararat. Gure burasoek goaitatzen gaituzte. Norat goaz helduden urtean???

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

"Sublimes produits": errezeta liburua

Catherine Marchand, Kepa Etchandy, Josema Azpeitia, sukaldari ezagunekin eta P. Caset laboraria
Catherine%20Marchand_%20Kepa%20Etchandy_%20Josema%20Azpeitia_%20sukaldari%20ezagunekin%20eta%20P.%20Caset%20laboraria
Catherine Marchand-ek idatzia, Périco Légassek egin sar-hitza eta Kepa Etchandyren argazkiekin osatua: hau da aurkeztua izan den liburua, sukaldari ezagunez inguratuak zirela. Ez da xoilik errezeta liburu bat, baina bai sukaldaritza eta laborantzaren arteko harreman zuzena erakusten duena, bi ofizioren lan trukaketa. Idazlearen erranetan, bildu nahi izan ditu Hego eta Ipar aldeko 30 laborari eta 27 sukaldari ezagun. Euskal Herrian kalitateko produktuak egiten direla eta, sukaldari bakoitzak hautatu du lanean ari den laborari bat, harek ekoizten duen produktuarekin errezeta bat proposatzen duela. Sukaldari ezagun horien lana anitz aipatua baldin bada, guttitan jakiten dela xuxen azietetan den janaria nork eta nola egina den. Dominique Massonde, Ainhoako Oppoca jatetxeko sukaldariarentzat, laborariarik gabe deus ez direla erraiten zuen, eskertzen zuela idazlea, liburu horri esker lehen lerroan ezarriak izan direlakoz. Josema Azpeitia, gastronomia kazetariak, Basque Culinary Center-eko...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

Uda huntan, bakantzarik ez hondakinentzat!

Euskal Elkargo eta Bil Ta Garbiko hautetsi eta teknikalariak
Euskal%20Elkargo%20eta%20Bil%20Ta%20Garbiko%20hautetsi%20eta%20teknikalariak

Akitania Berriak abiatu duen operazio bat da, uda huntan frantses eremuan diren 14 herri elkargo turistiko gunetan eramanen duen kanpaina da, horietan Euskal Elkargoa. Uda huntan, 500 kanpaleku engaiatzen dira Fédération Régionale d'Hôtellerie de Plein Air egiturarekin oporretara heldu direnek hondakinen bereizketa eginahala ongi egin dezaten. Turismoaren inguruan ari diren profesionalek xarta bat izenpetzen dutela. Eginak izan diren esperientzietan ohartu dira %30 gehiago bereizia dela. Euskal Elkargoak eta Bil Ta Garbik, Bidarteko Oyam kanpalekuan abiatuko dute operazio berri hau, mezua izanen delarik "uda huntan, bakantzarik ez hondakinentzat!". Herritar gehiengo handi batek etxeko hondakinen bereizketa untsa egiten badu, ohartuak dira bakantzak direlarik, jendeek ez dutela berdin kasu egiten, ezazolkeria batera eroriz. Hortako dute kanpaina hau abiatzen, onartuz ere ez direla behar diren ekipamenduak denetan ezarriak ongi sailkatzeko. Bakantzatiarrek ukanen dituzte...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

Euskaltzaleen Biltzarraren ateraldia Azkoitiara

Juan Bautista Mendizabal azkoitiarrak gidatuko ditu bisitariak
Juan%20Bautista%20Mendizabal%20azkoitiarrak%20gidatuko%20ditu%20bisitariak

Uda oroz ateraldi kulturala antolatzen du Euskaltzaleen Biltzarrak. Aurtengoa uztailaren 18an iraganen da, asteazkenez. Azkoitia da bisitatuko, han bereko gida batekin. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Juan Bautista Mendizabal elkarteburuak dauzkigu hango altxorrak ezagutaraziko. Egitaraua hauexe duzue:

Abiatzea 8:30etan autobusez Miarritzeko Irati feriaguneko aparkalekutik, 8:45etan Donibane Lohizunen daudenak hartuko dira (Carrefour saltokiari hurbil dagon geldigunean, Jaldaiko eremuan), heltzea 10:30ak irian Azkoitiara. 11:00 Intsausti jauregiaren bisita, XVIII. mendekoa, Peñafloridako kondearen egoitza, 2006an Euskalerriaren Adiskideen Elkartearena bilakatu dena. 12:30 elkarte horren gonbidapena: arno, pintxo... Ondotik Azkoitiako karriketan barna, hor bizi izan diren jende ospetsu batzu aipatuz: Sarako Joanes Etxeberri idazlea (Sara 1668 - Azkoitia 1785), Xabier Munibe euskal idazle eta musikagilea (Azkoitia 1729 - Bergara 1785), Bizenta Mogel emazte idazlea...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/28

Baionako besta alternatiboak

Zizpa gaztetxekoak Baionako besta alternatiboaren aurkezten Patxa Plazan
Zizpa%20gaztetxekoak%20Baionako%20besta%20alternatiboaren%20aurkezten%20Patxa%20Plazan

Bestak hurbiltzen ari direla eta, Baionako Zizpa gaztetxeko gazteriak ilusio handiarekin igurikatzen duen hitzordua dela erran daukute. Salatu dute besta horiek ekonomiaren abantailarako antolatuak direla eta 5 egunez besta horiek zernahikeriak burutzeko gunea bilakatzen direla. Urtean zehar arizan dira besta alternatibo horien prestatzen. Patxa Plazan iraganen dira, helburu hauekin; euskaldun, herrikoi eta parekidea izan nahi dute. Baionako bestetan euskarari eta euskal kulturari leku garrantzitsu bat eman behar litzatekeela, kultur aniztasunaren aldekoak direla azpimarratuz. Baionako gazte hauentzat euskararen lekuaz, huts handia dela sendi dute eta nahi dute eskaini gune bat hortarako. Bestalde, besta horien antolaketarako prestakuntza ez dela herritarreri eskatzen beren iritzia eta parte-hartzea erran daukute. Gazteek gogoan dute, bestetan, eraso sexista anitz badirela eta Baionako Herriko Etxeak eraman behar duen prebentziorako lana saihest ezina dela zioten, herritarren...

Irakurri segida

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016