Herriz Herri - Lekorne (L) | 2018ko Ekainaren 28a
|Makea
Lekorne eta Makeako eskola publikoko besta iragan da joan den ostiralean, anitz jende hurbildua zen haurrek eman ikusgarrira. Aurtengo gaia "Cowboys Stars" hautatua zuten. Joan den ihauterieri buruzko begi kliska zen, burasoek egin baitzuten dantza bat. Ikusgarrian, haurrak bidaiatu dira, Txina, Afrika, Mexiko eta Euskal Herrian, dantza talde famatu horren bila ibilki zirela. Azkenean agertu dira, publiko artean ziren! Kalitate handiko ikusgarria eman dute, eskolako presidenta baliatzen zela Makea-Lekorne eskolako zuzendaria eskertzea, hainbat urtez lanean arizanik. Gaualdiak segitu du ostatuan, talo batzu janez. Bakantza onak pasatzea desiratzen dugu haur eta errienteri!











