Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018ko Ekainaren 28a
Kirola
MO
Finalean À¢'€'"
Union Basque xapelketan, Ahurtiko trinketean, gaztetxoen finalean, Maia Muscarditz- Katixa Vignau-Tuquet-ek galdu 37-40 Oztibarreko Oyamburu- Othart-en aitzinean. Doi doietarik galdurik ere, goresmenak Maia eta Katixari, ahantzi gabe Fabrice Mollon beren arduratzaileari!
Esku huska
Hemen ere partiden emaitzak ikusi eta, Irisarri aldeko pilotariek aste hondar pollita pasatu dute. Bigarren maileko A. Etchemendy- R. Etchevers-ek irabazi 30-16, Zelaiko plazan tokiko pilotarien aurka. Irabazte horrekin, helduden urteko ber mailan segitzen ahalko dute. Gazteetan, final-laurdenen kondu, X. Muscarditz-B. Poutçou-Hourcadek irabazi 30-18, Iholdiko plazan, Airetik-en aurka. Finalerdietan, Zaharrer Segi 2ko pilotariak dituzte aurkituko. Artekoetan, final-laurdenetan ere, M. Poutçou-Hourcade, hau I. Mollon- en ordez, eta J. Phagaburuk irabazi 30-18 Garaztarrer nagusituz. Finalerdietan, Atzarri edo Goizeko Izarrakoak dituzte lehiatuko. Beraz, aste hondar huntako ere, gure pilotariek ukanen dute zer egin!











