Herriz Herri - Azkarate (NB) | 2018ko Ekainaren 28a

Azkarate

Ezkontza À¢'€'"

Ekain huntan izan ditugu ezteiak: Ainara Olçomendy, Beñat Goikoetxea irulegitarrarekin. Plazer egiten du ikustea bikote gazte bat plantatzen herrian, Teo beren semearekin berrikitan egina duten etxe berrian. Zorionak guzieri.

Dolu À¢'€'"

Berri onen ondotik txarra ere ukan dugu. Alabainan Annie Viva pausatu da oraino gazterik 64 urtetan bakarrik. Bankatik etorria zen ezkontzaz. Hiru haurren ama, denak herrian plantatzen ikusteko plazerra izan du. Dolumin bizienak helarazten ditugu familia guziari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3456. zbk

Mozkortzen dena aise bilakatzen da bildotx, urde, zimino edo lehoin

(Danimarkako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/28

Manex Pagola

Jean-Louis Harignordoquy

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango.

Ederra bezain hunkigarria zen ehorzketetan, Urketako elizako aldarean ezarri pantailan ikusi dugun bideoa, zoinek laburbildu baitu Manex zenak sortu kantagintza. Zazpiribai, Ortziken, Kantabi eta bertze kantaldi frango. Orotara 120 kantu berri sortzea, hitzak eta doinua barne, ez da lan ttikia izan, hortarako dohatua zenarentzat ere. Landibarreko errexiñoleta ez zen beretzat bakarrik ari. Bertzeen akulatzaile ere bazen. Zonbat artixta doi bat herabe ez ditu bultzatu eta lagundu taulen gainera igaitera! Bere denboran osoki berritzailea izan da. Trebezia haundiarekin elgarri lotzen zituen kantua eta musika tresna ezberdinak, araberan ikusgarriak edertzeko. Halaber, hainbertze abeslarik haren kantuak beren zerrendetan sartzeak argiki erakusten du Manexek asmatu doinuak gustagarriak direla, haren mezuak ulertuak eta beti partekatuak. Ekainaren 18an Euskal Erakustokian egin dugun bezala, heien kantatzen segitzea da Manexek merezi omenaldirik ederrena. Zonbait urte lehenago, Baionan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016