Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Ekainaren 28a
Heleta
Herritarra
Orotarik À¢'€'"
Ez dut erraite beharrik, denak ohartuak baitira, aro eder hunekin laboraria kanpoan dela, belarretan edo arto undarrak ereiten, nun ez diren guneka berriz egiteko. Denbora eder eta bero hunek iraun dezake, guneka zonbait ortzi gora behera. Aro eder hunek seinalatzen du udan sartuak girela eta herrietako bestak abiatuak ditugula, kermezak ere, Hazparnen, Baigorrin, Heletan uztail huntan, azken hau uztailaren 15ean, ez dakit goizegi denez aipatzea, naski hobe orai egitea, hola aski epe baita egun horren berexteko, egia erran hoinbeste galdetarik bultaka baita aski lan hautatzeko. Xehetasunak emanen dira ondoko egunetan. Erran ditakeena da badela aurten zerbait usaiaz kanpokoa, ixilka bezala, gertatuko dena; banaki, nik ere erran nezake bainan! Erran zahar batek dio "segeretua lau lagunetan segura da, salatu aitzin hiru hiltzen badira".
Mezak À¢'€'"
Ibiakoitzean, 18:00 Iholdin, igandean 9:00 Heletan, 10:30 Armendaritzen.










