Azalekoa | 2018ko Uztailaren 26a
Belako zaldüna: Frant ziaren zerbütxari, b ena E ü s ka l H erriari etxekirik
A.S.
Züberoako hiribürü Maule-Lextarrek aurten emanen düan Belako zaldüna trajeriaren lehen agerraldia, arren, jiten den igante hontan agitüko da.
Züberoako hiribürü Maule-Lextarrek aurten emanen düan Belako zaldüna trajeriaren lehen agerraldia, arren, jiten den igante hontan agitüko da. Igaran den igante arrestitan, berriz, zortzi egün lehen egin ohi den mustraka nausia zen, tauladala iganen diren arizaleak oro joküko arropekila jauntsirik zirelarik. Denak oro ontsa igaran ziren, aroetik haste. Egia da ekia noiztenka mingarxka zela eta segürrean ere hein bat bero egiten züala arropa haien pean, bena hola izatea beti hobe da ebi egitea beno. Arizaleak, errejenta eta beste trebazaleak oro botzik lirateke - ikusliarrak ere, nola ez? - ber gisako aroa egin baleza üztaila honen 29an, nola ere agorrilaren 5ean, bigerren agerraldiarentako. Anartean, ez düt heben xeheki kontatüren Jean-Bordachar Arrokiagako seme eta kantari bai kantore eta pastoral egile ezagünak izkiribatü düan trajerian zer ikusiren, entzünen, eta gozatüren düen pastoralzale jinen direnek. Beti hobe da hor berean norberak ikus dezan, aitzinagotik sobera jakin gabe. Erran dezagün doi-doia, aldikal bezala, arropa distirantez beztitürik direla, emazte, gizon ala haurrak, azken horietarik paketa badelarik. Trajeriak gazteenetan ere lilüra pizten düalako marka. Süjet ederra egiten dü Arño Lapitzek eta joküan haren emaztea den Aurélie Inchastoichipyk halaber, biek kraka propia düelarik, bai eta botz ozenak. Beste kargü eramaile zonbaiten arra-oritarazteko, erran dezagün lehen perediküaren emailea Élise Achigar neskatila datekeala eta azken perediküarentako bost kantari ariko direla, hots bi gizon lehen agerraldian eta hiru emazte bigerrenean. Àƒ'œztailaren 29an, arren, azken perediküaren emaile dirateke Cédric Samalbide eta Michel Iturria eta agorrilaren 5ean, aldiz, Fabienne Borda, Maite Davant eta Maia Etxart ariko dira. Lehen perediküaren bai azkenaren emaileen txerka joaiten diren banderazainak dirateke, berriz, Sandra Bonnat eta Fabienne Borda (lehen agerraldian) eta Mathieu Mainhaguiet eta Junes Bedaxagar (bigerren agerraldian). Mustraka nausian, Jean-Fabien Lechardoy errejent barkoxtarrak azken perediküaren erdia emanarazi dü lehenik bi motikoer eta ondotik beste erdia hiru neskatiler.
"Eüskaldünen historia"... Parisen begiratürik!
Trajeria honek goraipatzen düan Jean-Philippe de Bela, 'Bela zaldüna' nor izan zen salatü bagünüan ere lehen aipamen batetan, irakurleen gogoala ekar dezagün berriz ere mauletar hori sortü zela 1709. urtean, Züberoako herrinausian berean, eta Pauen zentü 1796an, püntü hetako ederki zahartürik, arren. Bi data horien artean, bizi bat franko ontsa betea üken züan. Ezi, Luis XV.a Frantziako erregearen zerbütxüan armadako manazaletarik izan zen, eta sail hortan Poloniako eta Austriako ondoretza gerlak deitü zütüen horietan parte har
tü züan. Frantziaren zerbütxüko jarri balin bazen ere, Jean-Philippe de Béla Eüskal Herriari etxekara baratü zela jakinarazten deikü Jean Bordacharrek, zeren eta 'L'histoire des Basques, de leurs origines jusqu'en 1748' izeneko hamabi tomoko libürü jori bat hontü beitzüan, hontan barnen frantsesa/eüskara hiztegi aberats bat ere bazelarik. Libürü hori ez da orai artino agertü, bena honen esküizkiribüa Frantziako 'Bi bliothèque Nationale' delakoan begiratürik da. Agian, egün batez, libürü hori Eüskal Herrialat arrajinen da eta argitalatürik dateke... Pastoral egünaz xehetarzünak emaitez ürrentzeko, jakin behar da arizaleek kantatü mezarekila hasiko dela, Maule-Lextarreko Jondane Batista
elizan, 10:00 orenetan. Ondotik, 11:00etarik harat, karrika üngürüa eginen da, balinba animaleko jenülearen artean. Bazkaria, Jai Alaian dateke egüerdi eta erdietarik haste. Azkenik, prefosta, Belako zaldüna trajeriaren agerraldia 15:30etan ttanko hasiko da. Balin bagünü aholkü bat emaiteko, hau lizateke aski goizik jitea... goizetik ere orotako hoberenez. Ezi, ez lizateke arratü behar orai dela 14 urte, Antso Handia trajeria 2004an Maule-Lextarren eman zelarik, agitü zena... hots ehünka jente lekürik gabe egoitea, aski goizik ez beitziren zotükatü! Pastorala jei egün eder bat da, zoinetan dohakabeak berak ez düan sartzerik üken behar...










