Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 26a

Euskara Chicagon, Euskal Astea, Gaztemundu eta San Inazio

Joseba Etxarri

CARACAS, VENEZUELA. Nafarroako herri bateko herriko bestak? Ez, honela ospatu dituzte aurten Caracaseko Eusko Etxean Sanferminak, korrika, bigantxen (zezen gazteen) aitzinean (arg. EE-EuskalKultura.com
CARACAS_%20VENEZUELA.%20Nafarroako%20herri%20bateko%20herriko%20bestak?%20Ez_%20honela%20ospatu%20dituzte%20aurten%20Caracaseko%20Eusko%20Etxean%20Sanferminak_%20korrika_%20bigantxen%20(zezen%20gazteen)%20aitzinean%20(arg.%20EE-EuskalKultura.com

CHICAGO, AEB.

Chicagoko Unibertsitatea irakurle edo irakasle baten bila dabil 'Euskarara sarbidea' irakasteko 2019ko urtarriletik aitzina. Gradua ukan beharko luke Humanitateetan, hobesten direlarik Euskal Filologia edo Itzulpengintza Euskaraz, eta esperientzia irakasten, EGA agiria edo parekoa, eta ingelesa menperatu. Interesatuek gutuna behar dute igorri euskaraz eta ingelesez, kurrikulumarekin. Agorrilaren 20an hasiko da hautatzeko prozesua. Informazio gehiago +1 773 702 5671 telefonoan edo jhurtart@uchicago.edu helbidean.

MAR DEL PLATA, ARGENTINA.

Gogoratu nahi dugu azaroko lehenengo astean eginen dela Mar del Platan Semana Vasca 2018, eta harekin batera FEVA Argentinako Euskal Elkarteen Batasunak bere urteko Biltzar Nagusia obratuko duela; baina aurten, ber denboran, Ertamerika, Hego Amerika eta Karibeko Euskal Etxeen Bilkura ere eginen dela, Eusko Jaurlaritza antolatzaile. Gomitatuak dira Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, El Salvador, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuelako euskal etxeetako ordezkariak. Ipar Euskal Herritik, Euskal Argentina elkartekoak bidaia antolatu dute Euskal Astera joan eta Mar del Plata eta Argentina bisitatzeko (kontaktua, association.euskal.argentina@wanadoo.fr edo 0685 946 112).

GAZTEMUNDU.

Euskal Etxeetako gazteendako den ekimen huntan iragan astelehenean ateraiak dira buruilaren 1etik 16ra Euskal Herrian gaindi ibiliko diren hamabost gazteen izenak, aurten guziak argentinarrak. Hauek dira: Abasolo, Victoria Elena (Arrecifes), Barraza, Iara Belen (Bahía Blanca), Bona, Maria Celeste del Rosario (Chascomus), Crudo Arza, Mailen (Buenos Aires-Laurak Bat), D'amico Matias Eugenio (Cañuelas), Erguy Alcain, Santiago Luis (Parana), Etcheverry, Agustina (General Rodriguez), Gaggiotti, Micaela (Saladillo), Leonetti, Sofia Micaela (Maipu), Marruedo, Lucia (Chascomus), Martinez de Alegria, Jessica (Villa Maria), Montoya, Iñaki Andres (Comodoro Rivadavia), Pastor Pulido, Magdalena (La Plata), Trusso, Micaela Belen (Chivilcoy) eta Urbieta, Sara (Tres Arroyos).

SAN INAZIO.

San Inazio edo Iñaki Deuna izenekin ospatzen dute munduko hainbat euskal etxek Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria denaren eguna. Diasporan, gehienek helduden asteburu huntan ospatuko dute, eta beste batzuk ondokoetan. Euskal besta handia ukanen dute, konparazio, Idahoko Boisen (AEB), Mexiko hiriburuan, Txileko Valparaiso-Viña del Mar-en eta Santiagon, edo Argentinako Corpus Christi, Necochea, Buenos Aires (Laurak Bat), Roldan, Chascomus, Rosario, Comodoro Rivadavia eta Arrecifes-en, besteak beste.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3460. zbk

Jauregi eder batean beti nigarrez baino hobe bizitzea lastozko etxe batean beti omore onean.

(Xinako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/07/26

Irabazi baino gehiago galtzen delarik

Jean-Louis Harignordoquy

Frantses Gobernuak ez ditu biziki aipatzen hizkuntza eta kultur ainiztasunak. Estatua ez balitz den bezain jakobinoa, idekiko zituen Seaskak galdatu 25 erakasle postuak, ikasleak utziko azterketak euskaraz egitera, eta ber gisan beste hizkuntza guttituen salbatzearen alde bermatuko. Estatuak elkorrarena eginez, berak ere irabazi baino gehiago galtzen du. Bioaniztasun kondu, iñarak eta beste xori mota batzu desagertzera doatzi. Asiako leiztorrek erleen lekua hartzen ari dute. Airearen eta uraren kutsadurak goiti doatzi. Bada kezkatzekoa. Nicolas Hulot izendatua izan zelarik ingurumen ministro, jende frango itxaropentsu agertu ziren. Bainan ikustean Notre Dame des Landes gunean jarriak zirenen haizatzeko molde bortitza, gizarte osoaren onerako den laborantza biologikoa eta nuklear menpekotasunaren orde energia berriztagarriak bultzatzeko borondate eskasa, hastapen hartako esperantzak airatu dira geroztik. Ministroa ez da gai izan pozoin saltzaileen nahiaren aurka glyphosate delakoa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016