Pilota | 2018ko Uztailaren 26a

ASTE HUNTAN, BAIONAKO "MASTERS"-AK FRANTZIAKO XAPELGOA PLAZA LAXOAN: BI FINALERDIAK IGANDEAN, HAZPARNEN

JME

GARAZIKO ASTELEHENA

Joan den astelehenean, uztailaren 23an, Garatenean iragan da usaiako partida bat, jende alde ederraren aitzinean, pilota gustatzen baitzaie oporretan diren kanpotiarrei.

Inchauspe / Çubiat............50

L. Lambert / B. Larralde... 35

Udako arratsalde bero huntan, partidaren lehen 20 kintzeetan, bi bikoteak berdinean joan dira 7 berdinketarekin, 3/3tan lehena eta 18/18 azkena. Hortik aitzina, Inchauspe eta Çubiat nagusi ziren jokoaren eremu guzietan eta abantaila handituz eraman dute bururaino: 22/18, 27/23, 32/28, 40/30, 48/32, 50/35. Partidaren iraupena: oren bat eta 19 minutu. Saketik egin tantoak: Inchauspe-k 15, Lambert-ek 7. Heldu den astean, leku berean 17:00etan, aste huntako irabazleak ikusiko ditugu berriz: Inchauspe / Çubiat.............? Gonzales / Harismendy......? BAIONAKO PESTETAKO "MASTERS"-AK Aste huntan hasiko dira Baionako pesta famatuak eta karia hortara Baionako Masters-ak jokatuko dira Moderne Jean Marie Mailharro trinketean. Ezagutzen ginuen "bidesaria" edo "zubisaria", aurten estrenatuko dugu "pestasaria" Baionan. Agian pilotagunea ez du neurri berri hunek hunkiko! Dena den, huna egitaraua:

À¢'ž'¨ Asteazkenean, uztailaren 25ean, 18:30etan: Aitzin partida Alcasena / Sanchez............? Maiz / Laffitte......................? 19:30etan: Lehen finalerdia, Larralde / Olaizola..............? Waltary / Guichandut..........? Azken urte hauetan, Baionako pestatako lehiaketan parte hartzen du Hegoaldeko pilotari batek. Aurten Olaizolaren aldi. Ikusiko nola konponduko zaukun Aimar trinketean!

À¢'ž'¨ Ortzegunean, uztailaren 26an,

18:30etan: Aitzin partida

Echeverria / Larralde..........? Niang / Garat......................?

19:30etan: Bigarren finalerdia, Etchegaray / Bilbao............?

Ospital / Ducassou.............?

À¢'ž'¨ Igandean, uztailaren 29an, 11:00etan: Finala

DONAPALEUKO PESTETAKO LEHIAKETA TRINKETEAN

À¢'ž'¨ Finalerdiak, uztailaren 20an, ortziralean

Bielle / St Paul.................. 40

Elgart / Lucu..................... 38

Monce / X. Lambert.......... 40

Inchauspe / Amulet.......... 39

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3460. zbk

Jauregi eder batean beti nigarrez baino hobe bizitzea lastozko etxe batean beti omore onean.

(Xinako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/07/26

Irabazi baino gehiago galtzen delarik

Jean-Louis Harignordoquy

Frantses Gobernuak ez ditu biziki aipatzen hizkuntza eta kultur ainiztasunak. Estatua ez balitz den bezain jakobinoa, idekiko zituen Seaskak galdatu 25 erakasle postuak, ikasleak utziko azterketak euskaraz egitera, eta ber gisan beste hizkuntza guttituen salbatzearen alde bermatuko. Estatuak elkorrarena eginez, berak ere irabazi baino gehiago galtzen du. Bioaniztasun kondu, iñarak eta beste xori mota batzu desagertzera doatzi. Asiako leiztorrek erleen lekua hartzen ari dute. Airearen eta uraren kutsadurak goiti doatzi. Bada kezkatzekoa. Nicolas Hulot izendatua izan zelarik ingurumen ministro, jende frango itxaropentsu agertu ziren. Bainan ikustean Notre Dame des Landes gunean jarriak zirenen haizatzeko molde bortitza, gizarte osoaren onerako den laborantza biologikoa eta nuklear menpekotasunaren orde energia berriztagarriak bultzatzeko borondate eskasa, hastapen hartako esperantzak airatu dira geroztik. Ministroa ez da gai izan pozoin saltzaileen nahiaren aurka glyphosate delakoa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016