Gogoa hazi | 2018ko Uztailaren 26a

Interdependentzia.

Mandio

Aita Sainduaren Laudato si letran hau irakurtzen da: "Izakien interdependentzia nahi du Jainkoak... hainbat dibertsitatek eta desberdintasunek erran nahi dute izaki bat bakarrik ez dela aski beretzat ere, ezin direla izan elkarrekiko dependentzian baizik, batek bestea osatzeko eta elkar laguntzeko" (86) Izakiez ari da. Gizakira ere zabaltzen ahal liteke ikusmolde hori, berrikitan munduko futbol kopan ikusi dugun bezala. Irabazleek ezin dute berentzat atxiki beren poza; partekatu behar dute beren garaipena, handizki, jende ostearen aitzinean ahalaz. Jarraitzaileak ere bozkariotan sartzen direla, zoratuak; denek hunkitu nahi dute trofeoa, zorion horrek bereganatzen duela Herri osoa. Gogoan dut oraino, Azkaingo errugbi taldea Frantziako xapeldun egin zen eguna. Azkain "guzia" plazan bildu zen, xapelduneri ongi etorria egiteko, gau osoa iragaiten genuela herritar guzien arteko harreman errex eta gozo batean, ezohiko lotura ikusezin batek elkarri hurbiltzen bagenitu bezala. Bertzeekilako harreman on hori beharrezkoa dugu ongi bizitzeko. Maluruski, egun guzitako bizi arruntean ez zaigu hain errex horren lortzea. Bizi guzian horren ondotik gabiltza.

Jendeetarik urrun, parabisua ren pareko toki batean izanikan ere, besteekilako kezka horrek dirau gure baitan. Gaur egungo selfie horiekin ederki azaltzen da hori... Ikusi izan dukezu irakurle, presuna baten argazkia, nehor ez dagoen toki batean hartua, komentario hunekin "Bakar bakarrik munduan!" Zertako ez ba gozatu memento hori, laguneri jakinarazi gabe? Edo bikote batena, oporretan, pizina batean murgildua, lanean diren laguneri beren gozamenaren adierazten ari; berdin hau

ere: negu gorriari ihes eginik, munduko bertze hemisferioan iduzkitan belzten ari. Iduri du jendeak ez duela gozatzen ahal, toki bat edo memento bat, lagunekin harremanetan sartu gabe, batzutan haieri plazer egiteko, bertzetan heiek baino hobeki direla erakusteko, haiek errabiarazteko edo. Ez da ez beti sentimendu hoberenetan finkatzen beharrezkoa dugun gizarte lotura hori. Ez du ez munduko kopak, ez eta 23 jokolarien balentriak baizik asetzen behar hori; berdin gerta liteke, BEC-eko 8 bertsolariekin; edo ongi pasatu den manifa jendetsu baten ondotik... Ez gare eginak, iduriz, Robinson Crusoé bezala bizitzeko. Ontasunak aipatzean ere, elgarren artean dugun lotura hori aldarrikatzen du Laudato si gutunak, aipatuz Jean-Paul 2.ak ziona... jabetza pribatuaren gainean beti hipoteka sozial bat badago... ez da Jainkoren nahia, ondasunak, gutxi batzuen onurarako bakarrik erabiltzea"... Lehen, Euskal Herriko Etxaldeak etziren baitezpada hesituak non etzen abereengatik, toki eder batez gozatzen ahal zen handik pasatzen zen oro.

Orain ikusten dugu itsas bazterra pribatua, edo mendi mazel batean egin etxe bat, bista kentzen duten zuhaixkaz inguratua, "Hori nerea duk" erran nahi duela jabeak, nunbeit gogoan duela "Hi baino gehiago nauk", ibiltariak aldiz diolarik: "Nik ere dretxo nikek hemengo bixta zoraga rria preziatzea!" (VI Ondasunak guzien onerako) Gure herriaren bazter ederrak partekatu behar ditugu beraz? Ximiko bat egiten du bihotzean ikusteak, gero eta jende gehiago heldu zaigula gure artera... gure mintzaira itotzen dutela. Bainan lur izarbela denena da. Heiek ere dretxo dute gure mendiez eta itsasoaz liluratzea. Dretxoa bai, eginbideak ere. Gure aberastasunen errespetua bertzeak bertze. Munduko kopa bat bezala altxa dezagun gure kultura! Izan gaiten erakargarri! Euskal gizarte euskaldunari loturik ase dezala bakotxak, gizakiak duen harremanen behar gorri hori.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3460. zbk

Jauregi eder batean beti nigarrez baino hobe bizitzea lastozko etxe batean beti omore onean.

(Xinako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/07/26

Irabazi baino gehiago galtzen delarik

Jean-Louis Harignordoquy

Frantses Gobernuak ez ditu biziki aipatzen hizkuntza eta kultur ainiztasunak. Estatua ez balitz den bezain jakobinoa, idekiko zituen Seaskak galdatu 25 erakasle postuak, ikasleak utziko azterketak euskaraz egitera, eta ber gisan beste hizkuntza guttituen salbatzearen alde bermatuko. Estatuak elkorrarena eginez, berak ere irabazi baino gehiago galtzen du. Bioaniztasun kondu, iñarak eta beste xori mota batzu desagertzera doatzi. Asiako leiztorrek erleen lekua hartzen ari dute. Airearen eta uraren kutsadurak goiti doatzi. Bada kezkatzekoa. Nicolas Hulot izendatua izan zelarik ingurumen ministro, jende frango itxaropentsu agertu ziren. Bainan ikustean Notre Dame des Landes gunean jarriak zirenen haizatzeko molde bortitza, gizarte osoaren onerako den laborantza biologikoa eta nuklear menpekotasunaren orde energia berriztagarriak bultzatzeko borondate eskasa, hastapen hartako esperantzak airatu dira geroztik. Ministroa ez da gai izan pozoin saltzaileen nahiaren aurka glyphosate delakoa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016