Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 26a

HAZIAK IDAZLE A B C (3) Donibane Garaziko geltoki aitzinean sindikalistak elgarretaratuak. Artzain gaztea eta Lami jende jalea

Bixente CHABANNE (5. zikloa) San Josep lizeoa - Uztaritze

Duela aspaldi, Euskal Herri iparraldean, Pettan izeneko artzain gazte bat bere aitonaren etxean bizi zen. Bere aitonaz ongi okupatzen zen, azken hori zaharregia zelako lan egiteko. Baina nahiz eta gizon zaharra ez zen gai ardietaz okupatzeko, kontseilu onak emaiten zizkion, bizi guzi baten esperientzia bazuelako. Biak herri ttipi batean bizi ziren, eta elgarrekin uros ziren.

Baina egun batez, Pettanek oihu batzuk entzun zituen etxerat sartzen ari zelarik. Ikusi eta bere aitatxi ongi zenez, lasterka herriko plazarat joan zen. Han, herritar guziak herri zentroan elkartuak ziren, ondorioz hurbildu zen eta jendeen artetik bide bat atzeman eta, ikusmen miresgarri bat ukan zuen. Hor, jende guzien artean, andere ile hori bat ikusi zuen, denen erdian. Esku batetik, bere urrezko orrazia bere ileetan pasatzen zuen, eta bere begirada pertsona batetik besterat pasatzen zuen. Bainan hobeki begiratu eta, Pettanek amets bat zela uste ukan zuen: neska horrek ahate zangoak zituen! Pixka bat goaitatu eta, andereak bere eskuetan jo zuen isiltasuna lortzeko, eta irriño batekin hitz horiek erran zituen: "Egun on deneri! Barkatu hain zuzena izaiteaz, baina joko ttipi bat eginen dugu! Beharbada deia ikusi duzue, baina lamin bat naiz. Artzamendiko harpe batean bizi naiz, eta 300 urte guziz jausten naiz... jateko. Eta gaur, nire biktimak zirezte! Baina ez zaiteztela izi, hala ere jokalari ona izanen naiz eta emanen dizuet bizitzeko aukera bat. Badituzue hiru entsegu: nire izena atzemaiten baduzue, bizirik egonen zirezte! Baina tronpatzen bazirezte, lehenak janak izanen zirezte. Orduan, boluntariorik ba ote da? Beldur ikara bat senditu zen biztanleen artean. Oso zuhurra dea lamin batekin jostatzea? Baina hala ere, herriko gazte azkarrena hurbildu zen: Mikel. Orduan, laminaren aitzinera hurbildu zen eta lehen entsegua xahutu zuen. - E, neskatxa! Sar zaitez zure harpera, ez baldin baduzu nahi nire ukabilekin arazoa konpon dezadan! Deitzen ahal zira Maialen ala edozoin izenekoa, futitz... Bainan Mikelek ez zuen bere esaldia bukatzeko denborarik ukan, lamiak mokadu batez irentsi zuelako. Hori ikusirik, biztanle guziek ulertu zuten joko hori seriosa zela. Baina denak ikaratuak zirelarik, mutiko gazte bat aitzinatu zen: Peio. Ez zen ongi ikusia herrian, beti sudurra bere liburuetan sartua zuelako. Baina egun guziez irakurtzen zuelako, mitologiari buruz gauza ainitz ikasi zituen. Eta hola Peio gazteak bigarren entsegua xahutu zuen. - Laminei buruz gauza ainitz irakurri ditut, eta egun batez lamin baten haurraren izenaren inguruan pasatzen zen ipuin bat ikusi dut. Zure izena Aitor dea? Eta gazte hunen bizia hitz horren gainean bukatu zen. Hori ikusirik, orain arte eskapatu ez zirenak oihuka hasi ziren. Bainan ikusgarri afrus horren erdian, Pettan pentsaketan hasi zen. Ez zen inor Laminaren jokoan sartuko, sobera izituak zirelakotz. Ondorioz, herria salbatzeko azken xantza zen? Eta bazakien nola atxeman laminaren izena! Fite fite bere aitatxiren oherat joan zen azken hura iratzartzeko. Istorio guzia kondatu eta, gizon zaharrak gogoetatu zuen eta azkenik erran zuen: - Laminak izaki kitzikatzaileak dira, eta maite dute gizonekin jostatzea. Galdegin badu bere izena atzemaitea, orduan seguraski uste du ez dugula sekula atxemanen. Ondorioz, pentsatzen ahal dugu oihan erdian harpe batean bizi den lami baten izena bere bizilekuaren alderantzizkoa izanen dela! Eta zer da mendiaren eta oihanaren alderantzizkoa? Hori entzun eta, fite fite Pettan herriko plazarat jautsi zen eta laminaren aitzinerat arribatu eta, oihu egin zuen: - Itsaso da zure izena!!" Orduan lamiak segundu batez aurpegi ikaratu bat erakutsi zuen biztanleeri, izigarriko zartatze batean desagertu aitzin. Lamina xutik egon zen lekuan, jende multzo berri bat zegoen: Mikel, Peio eta lamiak urteetan zehar jan zituen biztanle guziak hor ziren, plazaren erdian. Ondorioz, pertsona guzi horiek herrian instalatu ziren, eta horrela Itsasu herria sortu zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/07/26

Zoe Bray

Zoe%20Bray
Zoe Brayk, Euskal Ameriketako potretak eraku tsiko ditu Boiseko San-Inazio bestetan, Euskal Museoan, uztailaren 26tik 28a arte. Uztailaren 26an, ostegunean, aurkezpena egingo du arratsaldeko 6:00etan, eta ostiral eta larunbatean Boiseko euskaldun bat margotuko du Euskal Museoan....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/26

GaraziBaiona trein bideak bizi behar du!

Lema horren pean dira bildu CGT, LAB eta Sud Rail sindikatuak Donibane Garazin joan den ostegunean. Lehenik biltzar nagusi batekin hasi dute mobilizazio eguna, gero manifestazioa antolatua zutela. Eskatzen dute Donibane Garazitik abiatzen den treina Baionarat, ordutegia egokitzea langileen beharreri. Treinbidetako langileek desmartxa anitz egin dituztela eta proposamen desberdinak aurkeztu dituztela zioten 3 sindikatuek. Proposamen horiek aurkeztuak izan direla hautetsieri, erantzunik ez dutela ukan diote sindikatuetako ordezkariek. Ekintza hunekin batean nahi izan dute ere zerbitzu publikoen atxikitzea aldarrikatu. Salatu dute ere, 2015ean, treinbide hori 10 hilabetez hetsia egon dela obrak egiteko, 64 milioi euro kosta delarik, gaizki-egin batzuk agertzen direla. Hamar milaka auto ibiltzen direla bide hortan, Baionako sartzeak tapatuz, trein gehiago balire

guttiago kotsadura eta traba litzatekela adierazten zuten. Sindikatuek kalkulatu dute, Garazi eskualdetik autoz...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/26

Baionako bestak gibeletik

Engoitik denak jakinean dira Baionako bestak hasiak direla! Herria astekariak jakin nahi izan du besta famatu horien inguruan plantan jarriak diren zerbitzuak zein diren, Herriko Etxeko teknika zerbitzuek behar diren xehetasunak eman dizkigute. Antolaketa lanak hasten dira uztail hastapenean, azken 15 egunak bero-beroak direlarik. Nola ez, herriko langileak hor dira hasten ezartzen burdinezko hesiak (12km), hiria emekiemeki hesten dela, autoak ez pasatzeko. Zikinontzi guziak kendu behar dira, bai eta ere autobus geldilekuak, ahantzi gabe gutun-untziak. Horren ondoan saltegi eta bulego anitz hesten dira taula batzuk ezar tzen dituztela nehor ez sartzeko gisan. Hiriak ere 60 bat bideo kamera pausatzen ditu ongi zaintzeko zerbait gertatzen balitz, aurten Herriko Etxeak gehitu ditu ere sartze-pagatzeko guneetan. Gizonentzat 20 pixa-leku ezarriak dira, eta aurten lehen aldikoz emazteentzat ere zerbait antolatua da baina ez dugu informaziorik ukan. Besta denboran 250 hiriko langile...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/26

Euskarazko agregazioa lehen aldikoz Baionan

Jon Casenave eta Argia Olçomendy

Euskarazko%20agregazioa%20lehen%20aldikoz%20Baionan

"Berri handi bat" zabaldu daukute Jon Casenave eta Argia Olçomendy euskal ikasketetako irakasleek: euskarazko agregazioaren saila lehen aldikoz idekiko da heldu den irailean Baionan, erran nahi baita bigarren mailan (kolegio eta lizeoetan) irakasteko gradu gorenera heltzeko parada emanen dela. 1948an sortu ziren euskal ikasketak Bordeaux-Montaigne unibertsitatean, bainan bakarrik doktoregoa prestatzeko. Ikasketa horien buru izan dira René Lafon, Jean Haritschelhar, Jean-Baptiste Orpustan, Aurelia Arkotxa... Bordeleko sail horri lotua, 1986an euskal lizentzia zen ideki Baionako kanpu

sean; 1993an euskal CAPES edo IGA (Irakasle Gaitasun Agiria); 2004an CRPE konkurtso berezia, euskal opzioarekin, lehen mailan euskarazko irakasle izateko; 2007an Master delakoa (I eta II). Hiru urtez prestatzen da lizentzia, bi urtez Masterra eta beste hiru urtez doktoregoa. Bigarren mailan irakasteko, bi gradu badira: lehena Capes-a, lizentziadunek presta dezaketena, eta bigarrena...

Irakurri segida

3460. zbk

Jauregi eder batean beti nigarrez baino hobe bizitzea lastozko etxe batean beti omore onean.

(Xinako erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/07/26

Irabazi baino gehiago galtzen delarik

Jean-Louis Harignordoquy

Frantses Gobernuak ez ditu biziki aipatzen hizkuntza eta kultur ainiztasunak. Estatua ez balitz den bezain jakobinoa, idekiko zituen Seaskak galdatu 25 erakasle postuak, ikasleak utziko azterketak euskaraz egitera, eta ber gisan beste hizkuntza guttituen salbatzearen alde bermatuko. Estatuak elkorrarena eginez, berak ere irabazi baino gehiago galtzen du. Bioaniztasun kondu, iñarak eta beste xori mota batzu desagertzera doatzi. Asiako leiztorrek erleen lekua hartzen ari dute. Airearen eta uraren kutsadurak goiti doatzi. Bada kezkatzekoa. Nicolas Hulot izendatua izan zelarik ingurumen ministro, jende frango itxaropentsu agertu ziren. Bainan ikustean Notre Dame des Landes gunean jarriak zirenen haizatzeko molde bortitza, gizarte osoaren onerako den laborantza biologikoa eta nuklear menpekotasunaren orde energia berriztagarriak bultzatzeko borondate eskasa, hastapen hartako esperantzak airatu dira geroztik. Ministroa ez da gai izan pozoin saltzaileen nahiaren aurka glyphosate delakoa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016