Azalekoa | 2019ko Maiatzaren 30a

Hiruak Bat II, Garazin antzerki solas

M.O.

Hiruak%20Bat%20II_%20Garazin%20antzerki%20solas

Berrikitan Maiatz argitaletxeak agertu du Gillom Irigoyen-ek idatzi liburua "Garazin antzerki". Bildu gira Ainhize-Monjolosen sortua den euskal kulturzale sutsuarekin, antzerki eta pastoral idazle, baina ere euskal kantu munduan ezagutua "Irigoien anaiak" taldean arizana, gaur-egun Baiona Kantuz-en entzuten ahal duguna.

Berrikitan Maiatz argitaletxeak agertu du Gillom Irigoyen-ek idatzi liburua "Garazin antzerki". Bildu gira Ainhize-Monjolosen sortua den euskal kulturzale sutsuarekin, antzerki eta pastoral idazle, baina ere euskal kantu munduan ezagutua "Irigoien anaiak" taldean arizana, gaur-egun Baiona Kantuz-en entzuten ahal duguna.

Hiruak Bat taldearen 2. garaia

70. hamarkadan sortu zen Hiruak Bat antzerki taldea Gamarte, Ainhize-Monjolose eta Lakarrako Jan-Pierra Peyroutet erretoraren bidez. Eman zituzten antzerkiak, Piarres Larzabal, Telesforo Monzon eta Daniel Landarten obrak izan ziren. Hiru herrietako gazteen artean sortuz lotura bat, bai eta euskal kulturaren kontzientzia hartze bat piztu zaiela. Gelditu ziren eta urteak berantago Hiruak Bat II taldea osatu zen, Gillom Irigoyen protagonista horietarik bat izan zen. Abiatze hori Gillom-en erranetan kolektibo desmartxa bat izan zela dio. Garai hartan euskara galtzera zoala eta, mugimendu berriak abiatu ziren "herrian herritarrekin" gertakari batzuen sortzea zutela helburu, mugimendu orokor batean kokatuz. Ainhiztarrak gogoan du garai hartan antolatzen hasi zirela "Irri gaua", antzerki-ikusgarriak, omorea eta kitzikatzea nahasiz. Gillom-entzat orduko antzerkiak seriosak zirela zioen, prediku anitz: abertzale edota elizari lotua. Beren munduan bizi zirela eta aldaketa zerbaiten beharra senditu zutela abiatu zirelarik taldearen ber-osatzerakoan. Garai horietan sortu zen Biper Beltx taldea, Garazi-Baigorriko gazteak zirelarik jokolari, eman zuten "Egarriak" antzerkia, Gillom-entza deklik bat izan zela antzerki hori ikusterakoan. Bazen ere Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra, Euskal Herriko antzerki taldeak biltzen zituenak, Iparraldean abiatu zuen ekimen bat, Telesforo Monzon saria, idazle berriak abiarazteko, Gillom-en obra saristatua izan zen.

"Garazin antzerki" liburua

Gillom-ek idatzi dituen antzerkiak Maiatz argitaletxeak publikatu nahi izan ditu. Antzerki horien bidez ordu haietan jendarteko harat-hunatak eta gaiak zein ziren jakiteko parada emaiten duela. Horrez gain, erabilia den euskara baxe nafartargaraztar euskalkian idatziak dira, liburuari antzerkiaz gain beste sentsu bat ere emanez. Lehena "Zortzi ehun ahari" (1984), bere Amamari entzun istorio batetik idatzi zuena. "Eskalapuñak" (1985) ordu haietan turismoaren inguruan baziren kalapitak, abertzaleak kontra agertzen zirelarik. "Apetitu on" (1986), idazlea inspiratua izan zen garai hartan Kouchner ministroa herrialde pobretara ibiltzen baitzen irris zakuekin, Iparraldean ELB sindikatua sortzen da laborantzarako garapenerako gogoeta batzuk abiatuz. "Hamar manu minduak" (1987), euskal erreferentzia du mamia, idazleak berak erraiten duen bezala "herritik herrira" eta "euskaratik euskaraz" izaiteko xedea da aipagai. "Poluzione Pullozione" (1988), nuklearra eta eskuin muturra ditu uztartzen. "Don Iban eta Ibai Gorri", Garazi eta Baigorriren arteko errugbi taldeen lehia derbiaren inguruan bertsu moduan emana izan zen. Horiekin batean Gillom-ek idatzi duen "Deabruaren boketak" (1988) toberak publikatuak dira, Ezterenzubiko eta Eiheralarreko gazteek eman zutena. "Mandotik astorat" (1996), Armendaritzeko taldeak eman zuena, Iholdi aldean den harpe baten istorioa. Liburu hortan agertzen da ere Antton Lukuk idatzi gogoeta, bere luma xorrotxarekin egiten du bere analisia antzerkitik haratago doana.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3501. zbk

Gauza ederrenak ere itsusten ahal dira

Frédéric Beigbeder

Gure Hitza | 2019/05/30

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016