Gure Hitza | 2019ko Maiatzaren 30a

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat eta hunek onartu zuzendari jartzea. Traba guzien gainetik edo(eta) artetik. Traba handiak baziren alabainan eta hasteko papera bera eskas, biziki xuhurki baizik ez ukaiten ahal, nahiz baitezpadakoa izanki aldizkari baten ateratzeko. 75 urte joan dira geroztik eta segitzen dugu aitzina, ahal bezen xintxoki, beti euskaldungoaren arrangura handi batekin eta jendetasun sano batez kartsuki griñatuz.

Dena den, zertan gira bestalde Salbatore aste huntan? Baiona biziki harro Aviron elkarteko errugbilariak Frantziako xapeldun ateraturik! Europa-maileko hauteskundeak ere iragan dira kanpaina zurpail eta nahasi baten ondotik. Gauzak biziki argitu direa geroari buruz? Ondoko astetan ageriko legebiltzar berriak zoin bide hartzen duen eta nola. Hameka aldiz errepikatua izan da Europa Batuak baduela berritze azkartto baten behar gorria. Gisa hartako urratsak eginen direa?

Horiek hola, ekaina hor berean dugu. Beti bezala urteko egunik luzeenak ekarriko daizkigu hiru aste barne, maiatza otsaila bezen hotza izanik, hori ere aspaldixkoan etzena gertatua. Bada jadanik apailu frango bixtan da sasoina hurbiltzen ari-eta... Eta bai, ardura sasoina deitzen dugun denboraldia, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala. Aurten, gertakari berezi batek harrotuko ditu bazterrak, Andredena Maria ondoko astean. Hori izanen da G7 delakoa. Mundu guziko agintari puxantenak partaide. Miarritzen bilduko dira. Jadanik beharriak tutatzen daizkigute istorio horrekin. Batzu dena espantu, ohore gaitza dela gure Kostaldearentzat, gaitzeko ondorio onak ekartzen ahal omen. Beste batzu nardatuak eta haserre gorrian, gauza ahalgingaria dela hori, gaitzeko makurbidea, jende xehearen bizkar. Beste frango gogoetatuak, ez jakin denen buru zer pentsa. Egun bereziak izanen direla, bazter guzietan dena poliza, dena larderia eta dena debeku, ez dukegu eskapurik!

Gisa hortako lehen biltzarra 1975ean egin zen, Rambouillet hiriko jauregian, Giscard d'Estaing presidenta sustatzaile nagusi. G6 zen orduan, G7 bilakatu zena ondoko urtean, Kanada artean sarturik. Urte guziz egiten den biltzarra. Biziki prediku ederrak entzuten dira. Aldi bakoitx badira haatik zalaparta handiak ere, kontrakoak ez baitaude isilik eta geldirik.

Arte huntan, badugu beste hitzordu frango eta guretzat aise baliosagoak. Hala nola eta besteak beste larunbat huntan berean Ziburuko euskal liburu eta disko azoka, Baltsan antolatzaile. Trump eta Putin ez dira hor izanen. Bainan euskaltzale frango ba eta guretzat horrek du munta handia azkenean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3501. zbk

Gauza ederrenak ere itsusten ahal dira

Frédéric Beigbeder

Gure Hitza | 2019/05/30

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016