Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2019ko Ekainaren 01a

Aiherra

Joan den igande arratsean, EH BILDU zerrendak emaitzak ospatu zituen lagunekin, tokiko laborarien produktuak jastatuz.
Joan%20den%20igande%20arratsean_%20EH%20BILDU%20zerrendak%20emaitzak%20ospatu%20zituen%20lagunekin_%20tokiko%20laborarien%20produktuak%20jastatuz.

Besta komiteko gazteen eskea

Herriko pestak hurbilduak zauzkigu, 2 asteren buruan. Kari horretara pesta komiteko gazteek jakinarazten daukute eskearen egiten ari direla, eta batzuen etxetan ez badira oraino pasatuak, laster bisitaño bat eginen daukutela ondoko egunetan. Ongi etorri hoberenaren egitea galdatua zauku. Oroit aurtengo pestak ekainaren 14tik 17ra iraganen direla, Hazparneko pestak baino aste bat lehenago.

Europako bozak: parte hartze gehiago

Bozka zezaketenak, 815 ziren. Bozkatu dute 406ek, erran nahi baita parte hartzea %50,10ekoa izan dela (duela 5 urte %47,34 izan zen). Huna emaitzak: Yannick JADOT 94 (%25), Nathalie LOISEAU 85 (%23), Jordan BARDELLA 67 (%18), Raphael GLUCKSMANN 22 (%6), François Xavier BELLAMY 17 (%5), Dominique Bourg 16 (%4), Manon AUBRY 12 (%3), Helene THOUY 9 (%2), Jean-Christophe LAGARDE 8 (%2), Nicolas DUPONT-AIGNANT 5 (%1), Ian BROSSAT 4 (%1), François ASSELINEAU 4 (%1), Francis LALANNE 3 (%1), Florian PHILIPPOT 2 (%1), Olivier BIDOU 2 (%1), Marie FLORIE 2 (%1), BALI EZ direnak 21, Xuri 14.

Antzuolan, Beñardo Kortabarria berriz auzapez

Antzuolan ez da aldaketarik izan: EH Bilduk 685 (%57,27) boto lortu ditu, EAJk 367 (%30,68) boto eta PSE-EEk 102 (% 8,52). Modu horretan, hautetsien kopurua hein berean gelditu da: EH Bilduk zazpi hautetsi, EAJk hiru eta PSE-EEk bakarra. Bitxikeria gisa aipatu behar da Antzuolan, Aiherra eta Antzuola parekatuz geroz (35 urte aurten), lehen aldia dela Antzuolan auzapez batek berriz auzapez gisa segituko duela. Alabainan, azken 35 urte hauetan, 4 urte guziz Antzuolan, auzapez berri bat hautatzen zuten orain arte. Aldi huntan, Beñardo Kortabarria berriz aurkeztu da, eta bere listarekin herriko bozak irabazi ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3501. zbk

Gauza ederrenak ere itsusten ahal dira

Frédéric Beigbeder

Gure Hitza | 2019/05/30

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016