Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019ko Ekainaren 01a

Heleta

Herritarra

Dolu:

Joan den astean bi heriotze ukan ditugu. Lehena Ana Mari Pagadoy Aintziburukoa, azken 18 urte hauetan familiako baten etxean zagoen, zendu da 78 urtetan eritasun labur baten ondotik. Gero Mixel Lacroix, gazte joana zena ur-zain gisa Arudy eskualdera, han bere lan denbora iraganik itzulia zen bere sort herrira eta Eihera sort etxera, zoritxarrez eritasunak ez dio eperik utzi, ospitale eta pausa- leku, mundu hau utzi du 80 urtetan. Astelehen eta asteartean bien ehorzketetara jende alde ederra bildu da, kantu eta otoitzetan parte hartuz, sustengua ekarriz familieri. Gure partetik dolumin bizienak.

Mezak

Salbatorez: (09:00) Armendaritze, (10:30) Iholdi (kermeza). Igandean: (09:00) Heleta, (10:30) Armendaritze (konfirmazionea).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3501. zbk

Gauza ederrenak ere itsusten ahal dira

Frédéric Beigbeder

Gure Hitza | 2019/05/30

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016