Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Ekainaren 01a

Baigorri

Baigorri

Euskal Trail

Hor dugu trailer-en hitzordu handia, Salbatoreko asteburu huntan iraganen dena. Euskal Trail elkarteak, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 3300 lasterkari errezebituko ditu orai bazterrezina bilakatua den kirol gertakari hunentzat eta joan den urtean bezala, baldintza beretan bost lasterkaldiak, ortziralearekin eta ibiakoitzarekin kurrituko dira. Ultra Trail banaka edo binaka: 130km abiatzea ortziralean (5:00), Baigorritik; Euskal Trail, binaka 2x40km, abiatzea Urepeletik bi egunez, ortziralean eta ibiakoitzean (6.30); Trail Gourmand 2x25km binaka, abiatzea Urepeletik bi egunez ortziralean eta ibiakoitzean lau taldetan, goizeko 7:30, 8:30, 9:30 eta 10:30etan; Neska Trail 8km binaka, ortziralean abiatzea Baigorritik (17:30); Iluna trail 27km binaka, ortziralean abiatzea Baigorritik (21:30). Beste proba bat ere izanen da Ttiki Trail harurentzat, ortzegun huntan kurrituko dena, arratsaldearekin. Badu orai 21 urte Euskal Trail mobilizatzen dela Baigorriko baleari eskaintzeko, famaz Euskal Herriko mugak gaindituak dituen kirol gertakari garrantzitsu hunentzat. Elkarteko kideen inplikazioaz gain lorpen hau, lanaz eta diruz laguntzaile eta partaide guziena ere da, ahantzi gabe lurren jabeak, hauen baimena ere behar baita eremu pribatuetatik pasatzeko. Kirol desafizioaz gain, ongi etorria egiten da kirolarien inguruan, hauen segi etortzen diren guzieri. Gure lurraldearen ezagutarazteko parada eskainia zaiote baita tokiko kalitatezko ekoizkinen dastatzekoa eta erosteko ere. Agian 22. edizio hau traba handirik gabe iraganen da.

Herriko Etxetik

Herriko Etxeak, 60 urtez goitiko herritarrak gomitatzen ditu ekainaren 16an, Plaza Xokon antolatua duen bazkari alaitua gozatzera. Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du ekainaren 10a aitzin, deituz Herriko Etxea: 05 59 37 40 80.

Europar hauteskundeak

Hauek izan dira hauteskunde hauen emaitzak gure herrian. Bozka zerrendan: 1341; bozkatu dutenak: 569; bali: 530; xuri: 39. Zerrenden ardiespena, Yannick Jadot: 134; Nathalie Loiseau: 106; Jordan Bardella: 58; François-Xavier Bellamy: 39; Manon Aubry: 37; Raphael Glucksmann: 37. Beste 13 zerrenda, urrunago gelditu dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3501. zbk

Gauza ederrenak ere itsusten ahal dira

Frédéric Beigbeder

Gure Hitza | 2019/05/30

3501...

Janbattitt Dirassar

"Herria" astekariaren lehen orrialdean beti agertzen da zenbaki bat aste guziz kanbiatzen dena. Joan den astean, 3500. Horrek erran nahi baitzuen "Herria" 3500 aldiz agertua zela. Egia erran, eta beste orduz ja kondatua dugu hori, baditake kondua ez den arras xuxen-xuxena. Denboran (aspaldi) hutsño batzu eginak izanik bainan gisa guziz makurra ez da handia izaiten ahal. 3500eko ozka hortarat helduak gira. Ez gira hortaz espantuka ariko bainan bi hitzez bederen nahi nuen egun gauza hori azpimarratu. Hasian hasi beste urtebetetze bat heldu zaut gogorat. Aurten "Herria" astekari hunek beteko ditu bere 75 urteak. Hori heldu den urrian. 1944an alabainan alemanak joan zirelarik, lau urte pasa hemen gaindi egonik dena larderia eta nagusikeria, "Eskualduna" bortxatua izan zen desagertzerat, sobera heien alde agertua zela, eta euskaltzale batzuk laster erabaki zuten euskal astekari batek hartu behar zuela segida, bazela holako baten beharra. Joan ziren Piarres Lafitte apezaren ikusterat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016