Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Ekainaren 08a

"Izakiak" ikusgarria - Bilketaren aurkezpena - Amikuzeko ikastolaren lasterketa - Uda huntako hitzaldiak Baxe Nafarroako erakustokian

Izakiak%20ikusgarria%20-%20Bilketaren%20aurkezpena%20-%20Amikuzeko%20ikastolaren%20lasterketa%20-%20Uda%20huntako%20hitzaldiak%20Baxe%20Nafarroako%20erakustokian

"Izakiak" ikusgarri koreografikoa eta musikala Bideaken

Alabena dantza konpainiak, ikusgarri berezia aurkeztuko du ekainaren 10ean, larunbatez, Donapaleuko Bideak kultur etxean (17:00). Arantxa Lannes, Ekhi Lambert eta Pierre Sangla aktoreek interpretatuko duten ikusgarri koreografikoa eta musikala publiko guzieri idekia da.

Proiektu hau Arantxa Lannes-ek, bere margolan eta marrazkietatik abiarazi du. Margolan hauetan oinarrituz, Xan Errotabehere ipuin kontalariak "Basandere ehulea" ipuina idatzi du. Ibilaldi huntako dantza eta musikak, ikasgai horietatik sortuak izan dira.

Sartzea urririk izanen da.

Bilketaren aurkezpena Amikuzeko mediatekan ibiakoitzean

Bilketa.eus, euskal dokumentazio funtsen ataria osoki berritua izan da. Azken denbora hauetan, Euskal Herria dokumentatzen eta irudikatzen duten eduki numerikoak biderkatu ditu. Funts hauen artean ibilaldi baten egiteko eta bilaketa tresnak nola hobekien erabili ikasteko,aurkezpen zuzena antolatua da, Amikuzeko mediatekan, ekainaren 10ean. Interesatuak ongi etorriak dira.

Amikuzeko ikastolaren lasterketa, ekainaren 11n

Donapaleun (8:30) Amikuzeko ikastolak bi ibilaldi antolatzen ditu, igande huntan. Hitzordua Donapaleuko merkatu estalian emana da. Lehen ibilaldia goizeko 8:30etan abiatuko da, 15 km egiten ditu eta deneri idekia da. Bigarrena, 10 kilometroko lasterketa proposatua da (10:00). Haurrendako ere lasterketa bat izanen da.

Ondotik jateko eta edateko aukera emana da, lekuan berean. Izenak aitzinetik emaiten ahal dira pb-organisation.com sarean sartuz.

Uda huntako hitzaldiak Baxe Nafarroako erakustokian

Usaia duen bezala, Baxe Nafarroako erakustokiaz arduratzen den elkarteak, zazpi hitzaldi antolatzen ditu uda huntan. Huna programa eta egutegia:

Ekainaren 22an, ostegunez (20:30): "Du voyage de l'émigrant", hizlariak, Régine Péhau-Gerbet eta Pierre Castillou.

Ekainaren 29an, ostegunez (20:30): "La Basse-Navarre pendant la Seconde Guerre mondiale - spécificités", hizlaria Claude Laharie.

Uztailaren 6an, ostegunez (20:30): "L'art sacré - l'art déco en Béarn et en Pays Basque 1920-1930", hizlaria Isabelle Croizier Varillon.

Uztailaren 20an, ostegunez (20:30): "Part-prenant, le mystère salisien!", hizlaria Bernard Morlaas Courties.

Agorrilaren 3an, ostegunez (20:30): "Société et peuplement en Basse-Navarre, du moyen "ge et de l'époque moderne: quelques nouvelles problématiques", hizlaria Bixente Hirigaray.

Agorrilaren 17an, ostegunez (orena finkatzekoa): "Pierre de Lostal ou la Navarre qui résiste" erakusketa gidatua: "1620 - Loraldia, la renaissance basque", hizlaria Jean-Claude Mailharin. Izenak aitzinetik eman behar dira.

Irailaren 7an, ostegunez (20:30): "La société du tambourin. Une histoire sociale de la musique à danser en Pays Basque", hizlaria Xabier Itzaina.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016