Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Minbera

J-B D

Berriz ere, eta beti erretreta solas, bazterrak minbera daude Parisen segurik eta gehienik legebiltzarrean. Deputatu multxo batek nahi zuen bozkatze berezi bat berrikitan bozkatu legea hautsia izan dadien. Bazterrak kexatu dira batzorde batek eztabaidatu baitu proposamen hori bainan pundu premiatsuena, erretretaren hartzeko adina aldatzen duena, bazterrera utziz nolazpait. Hori ikusiz, ezkerraldeko deputatuak haserre agertu dira eta bilkuratik kanpora ere joan dira! Macrontiarrak aldiz lorietan eta dena maltzurkeria! Ortzegun huntan, deputatuak berriz mintzatzekoak dira istorio hortaz, aldi huntan ez batzorde batean, bainan denen arteko bilkura batean. Gauzak nola itzulikatuko diren, nork daki? Gobernuaren arabera, bozkatze hori galdetu dutenak hutsean omen dira, heien proposamena ez doala batere ongi lege-nagusiak bestalde manatzen duenarekin. Solasketa zailak izaiten ahal dira beraz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/06/08

Izigarria!

J-B D

Untsa gertakari hitsa hau ere! Frantzia iparralde hortan, hamahiru urteko neska batek bere buruaz beste egin du, aski nardatuarekin, adin bertsuko asko lagunek alde bat trufatzen zutelako, itsuski gainerat! Alta, salaketa asko baziren bulta huntan eginak, holako jestu tzarretan hoin ausart zirenak geldi ziten otoi eta otoi. Bainan nehork ez diote kasu handirik egin. Haurraren burasoak ere etsituak, gauzak gero eta makurrago zoatzila. Denen buru haatik, bainan berantegi, funtsezko ikerketa bat manatua izan da, hezkuntza ministroa ere artean sarturik, eta bost lagun, denak gazte hutsak, auziperatuak izan dira. Arrasta kolpe on bat lehen bai lehen emaiten ahal dea holako molde txarreri? Denbora guti barne, gisa bereko bigarren kasua baita hor hola gertatu den hori, eta zinez ezin onetsia izanki bixtan da!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/08

Azkenean!

J-B D

Jaz, Arleseko presondegian, Yvan Colonna, fama handiko korsikar abertzalea, gorputz ariketa batzuen egiten ari zelarik, beste presoner batek itsuski jo zuen, laster hil ere baitzen hartu kolpe tzarren ondorioz. Nola gertatu zen hori, untsalaz alde bat azkarki zaindua zen toki batean, ikerketa berezi bat manatua izan zen. Emaitzak oraintxe agertu dira. Argi eta garbi erakusten dute gauza frango ez zirela batere eginak izan legez-lege eta behar bezala. Presondegiko aitzindari eta kasu egilek huts handiak egin zituztela, kasik ezin sinetsiak nolazpait. Hogoita-zonbait huts naski, legezko txostenak dionaz. Untsalaz, behin hasteko eta bat, Colonna eta haren hiltzailea ez zirela nihundik ere bakarrik gertatu behar gela berean. Ikerketa horren argitara, deia zabaldua da presondegi guzietan neurri bereziak hartuak izan diten holakorik ez gehiago nihun gertatzeko. Kasu egile gehiagorekin, eta kasu egile horiek erneago izanez. Arlesen hutsak egin dituztenak zigortuak izanen...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/08

Auziperatua

Auziperatua

Olivier Dessopt lanaren ministroa bera ere lanetan da. Auziperatua izanik, baizik-eta bera ez zelarik oraino gobernuan, bainan Anonnay hiriko auzapez, tratu oker bat egin zuela legez lege ez dena untsalaz egiten ahal. Joan den egunean jakin da auzia heldu den azaroan eginen dela Parisen eta oraiko ustez hiru egun iraunen duela. Berak dio haatik deus makurrik ez duela egin eta burua gora joanen dela auzitegira. Askok daukate aldiz untsalaz eta batere xintxoa balitz bere ministro kargua utzi behar lukeela. Ez dela gisa hortaratua den ministro bat holako kargu batean aitzina egoitea, Elisabeth Borne gobernuburua dena lausengu ari zaio haatik, ez deno zigortua bere lana aitzina segitzen ahal duela! Dena den, ondoko hilabetetan, afera horrek ukanen du oraino aipaldi anitz eta anitz.

Ez da errana ministroak den hoberenetik ere beti bere gustura segitzen ahalko duela bere saila. Traba asko eta asko kausituko baitu bere bidean.

...

Irakurri segida

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016