Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Ekainaren 08a

Gerezi Besta - Afari eta gaualdi dantzatua - San Josep eskolak 60 urte

Gerezi Besta

Joan den igandean iragan da beraz usaiako Gerezi Besta edo kermeza, betiko arrakastarekin. Denbora ere errotik alde zen. Urte "txarra" izanik ere, gerezia izan da... noizbait nunbait gertatu izan zen "ogi ugalketa" bezala... 700 bat bazkaltiar izan dira, egun osoan jendea arras gostura ibili da Atharri ezker paretako inguruetan. Ea ondoko urtea hobea gertatzen den uzta aldetik!

Afari eta gaualdi dantzatua

Itsas'Rock elkarteak bere urte hondarreko besta antolatzen du, ekainaren 10ean, larunbat huntan, Sanoki gelan (19:00), Pourkoipa deitu taldeak animaturik. Dantza gaualdia hasiko da (21:00) DJ Michel-ek animaturik.

Sartzea afaria eta gaualdirako 23 eurotan finkatua da, 10 euro dantza gaualdirako soilik. Izenak aitzinerat emanak izan behar ziren ekainaren 2a barne telefono huntara: 07-82-67-24-88.

San Josep eskolak 60 urte

Eta bai! 60 urte du San Josep eskola pribatua sortu zela! Eta urteburu hau handizki ospatuko da, ekainaren 24an, larunbatez. Hauxe izanen da egitaraua: meza (9:00), Kabalkada (10:00), haurrek prestatu Ikusgarria (11:30) Atharri ezker paretan. Oren batean zintzur bustitzea eta zikiroa (25,00€).

Izenak aitzinerat eman behar dira telefono huntara deituz: 07-82-98-56-64, edo helbide huntara: apel@sanjosepitsasu.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016