Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Ekainaren 08a
Heriotza
Maiatz hondarreko berri hitsa dugu hau, Yves Etcheverry sortzez Zapatendeikoaren hiltzea, 62 urtetan.
Ospitalean epe laburrez artatua izanik, berri onekin xoria bezain arin etxera jina zen. Zorigaitzez biharamunean ohean hila kausitu zuten.
Ofizioz zurgina zen, aprendizgoaren ondotik, Jean-Paul Anglade herritarrarekin, bere aitaren segida hartu zuten Joanatea zurgindegian. Lau bost urteren buruan bakoitza bere alde joanik, Yves Baionako ospitalean sartu zen, beti bere ofizioan eta hor arizan da erretreta hartu arte.
Anartean Sylvirekin ezkondurik Izturitzen eta luzaz Makean bizi izan dira, alaba eta bi seme jiten zintzaizkiotela. Azken urteetan Izturitzera itzulia zen, berriz bizitegi bilakarazia zuen Joanatea etxera.
Jeinutsua zen eta eskulanetan trebea. Zerbitzu egiteko beti prest. Orori gizon goxo eta isilaren oroitzapena uzten du.
Maiatzaren 30ean ehorzketa elizkizun ederra, eliza bete betean iragan zen, Ttotte Saldubehere apeza zelarik ofizio emaile, Xipri Arbelbide laguntzaile.
Maiena, Antton eta Gilen haren haurreri, 2 arreberi eta berexte hunek gogorki hunkitzen dituen guzieri dolumin bizienak eskaintzen ditugu.










