Euskal diaspora | 2023ko Ekainaren 08a

'Buenos Airesek EH ospagai', hiriburu argentinarreko euskal besta erraldoia

Joseba Etxarri

Buenos%20Airesek%20EH%20ospagai_%20hiriburu%20argentinarreko%20euskal%20besta%20erraldoia

Argazki oina: BUENOS AIRES. Etxe Arrosako inguruak euskal kolorez beztitu ziren ekainaren 4an, bakarrik 11 ediziotan Argentinako eta Diasporako euskal besta handienetarik bilakatu den huntan, bertako euskaldunak harro heien nortasuna eta izaera erakusteaz Buenos Airesko Hiri eta herritarreri (arg. EuskalKultura.eus eta Chascomus Zingirako Euskaldunak)

--------------

BUENOS AIRES, ARGENTINA. Eta joan den igandean, hiriburu argentinarraren erdigunea euskal besta bilakatu zen 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra al País Vasco' deitu hitzorduaren 11. edizioarekin. 'Maiatzeko Etorbidea' edo 'Avenida de Mayo' karrika famatuko zati batzuk moztu eta bertan hainbat euskal etxe, talde, konpainia eta ekimenen stand-ak ezarri ziren, giro apartarekin, gazte andana ederra partzuer, musika, dantza, koralak, gastronomia, kirola, euskara, genealogia, haurren antzerkia, artisautza, liburuak, diseinua, oroigarriak eta gehiago ikusgai, dastagai, erosgai eta bestagai. Eguerditik arratsaldeko seiak arte, sei oren trinko, emozioa, bozkarioa eta partaidetza gogotsua nagusi. Adin guzietako publikoa eta bi agertoki ber denboran ikuskizunak eskainirik, berrogei stand eta Diaspora eta euskaltasun argentinarra karrikako erregina.

Buenos Aires eta Llavalloleko Euskal Echea eskolako ikasleak, gazte euskal eta argentinar banderadunak harro bandera argentinarra eta ikurrina eskuetan, eta Euskal Herriko ordezkaritza instituzionala partaide, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko stand eta ordezkariekin. Ekitaldiko antolatzaile, Buenos Aires Hiria eta hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxea. Bertako lehendakari eta antolakuntzako buru Arantxa Goicoak HERRIAri erranik: ""Egun luzea eta alaia izan da! Kontent nagoela esatea gutxi da, poz-pozik nago. Neure Argentinako hainbat lagun euskaldun ospakizun honetan ikusteak arima bete dit. Eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua gurekin egotea oso pizgarri handia izan da. Hurrengo ediziorako erronka Iparraldeko agintariak ere bertan egotea izango da. Zaila da, baina saiatzen bagara, posible izango da! Eskerrik asko, letra larriz, bertaratu diren guztiei, haiek gabe ez zatekeen ezer posible izango!", erran digu. Hori, bada.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016