Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Ekainaren 08a

Eskubaloia- Pilota

Eskubaloia-%20Pilota

Eskubaloia

Asteburu huntan, Irisartarrak eskubaloiko elkarteak, 5 talde bazituen finalean, biga erregional mailan eta hiru departamenduaren kondu. Denak xapeldun atera dira, gaitzeko balentria!

Larunbatean, departamenduaren kondu, Nousty herrian, hamaika urtez petikako mutikoek irabazi dute 17-13 Ossau taldearen kontra.

Asson herrian, Irisarri-Atharratzeko hemezortzi urtez petikako mutikoek 28-23 irabazi dute Buros-Lee Ousse taldearen kontra.

Nesketan, hamahiru urtez petikakoek 23-20 irabazi du Atharratzen kontra.

Igande arratsaldean, Bruges 33 hirian, erregionaleko finalak ziren. Prenazional mailan, Kanbo-Irisarriko neska helduek, 25-24, ttanto batez, Riberac taldearen kontra irabazi dute. Euskaldunak partida guzian gibeletik ziren, azken laurdenean sostengatzaileek lagundurik partida itzuli da. Heldu den sasoinean, nazional 3. mailan ariko dira.

Kanbo-Irisarriko hemezortzi urtez petikako neskek ere 32-26 irabazi dute Rochefort taldearen kontra.

Bestalde, Irisartarrak eskubaloiko elkarteak, ekainaren 23an biltzar nagusia eginen du (19:30). Denak gomituak dira, gauza anitz izanen da aipatzeko.

B L

Pilota

Palantxa - Gure neskek bi lehiaketa jokatu dituzte, gomazko pilotarekin eta trinketean. Frantziako xapelgoaren kondu, Maia Muscarditz-Eztitxu Poutçou-Hourcade artekoak finalerdietan dira. Nazional lehiaketaren kondu 3 pare finalerdietan dira. Xitoetan: Anara Chohobigarat Palmerim-Lili Lahirigoyen Lafitte. Artekoetan: Chloe Indart-Louna Jaureguy eta Emma Orhategaray-Katixa Vignau Tuquet.

Egia da azken urte hauetan sari ederrekin dabiltzala gure neskak.

Esku-huska - Hemen ere Iparraldeko pilota batzordearen eskutik plaza laxoko xapelgoa abiatu zauku. Nahiz eta denentzat multzoko partidak ez diren bukatuak, beste batzuk aste hondar huntan final-hamaseirenak jokatuko dituzte. Hirugarren mailan: Mikael eta Battitt Poutçou-Hourcade anaiek eta Xan Bidart-Julien Arbeletchek. Bigarren mailan: Andde Berrogain-Paolo Bidart.

Udako lehiaketak - Anitzek igurikatzen duten sasoia, Irisarriko plazan bere partidekin. Trinketean palantxazko lehiaketa jadanik abiatua da 92 parerekin, aldiz esku-huska aurten ere 3 maila izanen dira eta heldu den igandeko, ekainaren 11ko izenak eman behar dira Fabrice Mollon deituz: 06-74-58-45-51. Ikusten duzuen bezala, oraino Irisarri aldean pilotaren klaskak entzunen dira.

MO


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016