Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Ekainaren 08a

Lehen eta oraingo ondarea - Argazki elkarte berria - Kantaldia

Lehen%20eta%20oraingo%20ondarea%20-%20Argazki%20elkarte%20berria%20-%20Kantaldia

Lehen eta oraingo ondarea

Apezpikuen Presondegian hiru erakusketa presentatuak dira.

Euskal diasporaren historia - Irailaren 8an ospatu zen Euskal Diasporaren Europako Egunen kari, Eusko Jaurlaritzak proposatu argazki erakusketa Herriko Etxeak eskuratu du. Bideo bidez lekukotasunak entzungai dira, hauekin batean euskal artzainen argazkiak.

Euskal pilota - Goizeko Izarra pilota elkartearen 100 urteen kari erakusketa muntatua da. Pilotako joko mota desberdinak eta erabiltzen diren ekipamenduak agertuak dira, azalpen-bideo batekin osatua.

Hilerri zaharraren historia - Erakusketak hilerrien izaera ezagutarazi nahi du, Lauburu eta Terre de Navarre elkarteek egin lanaren emaitza da.

Asteartetan salbu egun guziz ibiltzen ahal da, sartzea 5€.


Argazki elkarte berria

Argian argazkigintza elkartea gelditu dela eta, talde batek segida bere gain hartu nahi ukan du.

Hainbat biltzarre egin eta, elkarte baten sortzeko xedea agertu da. Ekainaren 9an, ostirala (19:30), lehen biltzar nagusia iraganen da, Herriko Etxean. Egun horretan, besteak beste bulego berria, elkartearen izena eta norabideak aipatuak eta bozkatuak izanen dira. Interesatua dena hurbil dadila.


Kantaldia

Zitadelako eta Iparralai musika eskolako koruek, ekainaren 9an (21:00), kontzertua elizan eskaintzen dute. Sartzea urririk da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3693. zbk

Gure Hitza | 2023/06/08

Uda hor berean!

Janbattitt Dirassar

Ekainean gira beraz, urteko egunik luzeena ekartzen duen hilabetean. Bi asteren buruko udaburuko solstizio delakoa alabainan, handik segidan Jondonane. Luzaz eta luzaz, keinka huntan kasik denetan galde hau entzuten zen gehienik, "sasoina nolakoa izanen ote da?" Sasoina erraiten zen, urtean sasoin bakar bat balitz bezala, lau badirelarik bat bestearen ondotik. Bazen, Pazko iragan bezen laster, sasoinaz gaitzeko arrangura. Beste galde bat oraintxe aipatu horri lotua, "usaian bezainbat estranjer jinen ote da?". Hola mintzo ginen ardura. "Estranjer" deitzen gintuen oporraldi batentzat gure artera heldu ziren guziak. Zer ziren, denak alemanak edo ingelesak? Ja, gehienak Frantzia behere hortakoak, bordeles eta beste, andana ederra Parise aldekoa. Bainan guretzat "estranjerak" halere! Landestar eta biarnesak ere barne. Galduxea da kanpotiar horiek hola deitzeko usaia, han edo hemen baldin badira ere aitzina atxikitzen dutenak. Dena den, bazen halako beldur bat, sasoina ez ote zen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016