Herriz Herri - Azkaine (L) | 2020eko Martxoaren 19a

Azkaine

Herriko bozak Huna martxoaren 15eko bozen emaitzak: 4000 eta 4500 bizi-lagun dituen herrian, 3.678k emana zuten izena eta 2.246ek dute boza eman, heldu baita %61ak; abstentzio pollita, ez baldin bada nazionaleko kopuruaren heinera heldu urrundik ere. 5 lista aurkezten ziren. Bozkatzaileetan 641ek (%29,07) eman dute sei urte hauetan auzapez karguan den Jean-Louis Fournieri “Denen Geroa” taldearekin; 426ek (%19,32) Bénédicte Luberriagari “Azkaine Bizi” taldearekin; 417ek (%18,91) Gorka Tabernari “Azkaine Bai” kolektiboarekin, EELV eta EHBai- ren sustenguarekin; 388ek (%17,60) Pierre Clausell-i “Ur Ertsi Larrun” taldearekin eta 333ek (%15,10) Jean-Louis Laduche- ri. Azken hau Jean-Louis Fournier aitzin auzapez izana “Denak Elgarrekin Aintzina” taldearekin presentatzen zen. Orain ondoko hauteskundeek erranen dute gehiago. Hauek noiz finkatuak izanen diren gauden beha! Ordu arte lehengo auzapeza arduratuko da herriaren kudeakuntzaz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016