Herriz Herri - Makea (L) | 2020eko Martxoaren 19a

Makea

Makea

Pariseko saloitik beste sari bat Jakin dugu Pauline Heguy herriko laborarisa gazteak, ahuntz hazkuntzan ari dena, Pariseko saloian brontzezko medaila eskuratu duela. 2016az geroztik etxaldean plantatua da, ahuntz gasna egiten du, bai eta ere esnekiak. Gasna horiek 3 hilabetez onduak dira, kilo bat baino gutiago egiten dute. Zorionak Pauline! Horrela segi! Herriko bozak Lehen itzulitik pasatuko dira 15 hautagaiak, %72,28ren parte hartzearekin, 2014an baino gutiago. Horra bakoitzak ukan dituen boz kopuruak: Alain DUBOIS: 281; Lorraine AUCHOBERRY: 281; Dominique BORDA: 262; Dominique CLAVERIE: 292; Ramuntxo DUHART: 243; Jean-Michel GOUTENEGRE: 282; Jean- Pierre IDIART: 265; Laurence PULL INDART: 302; Céline JORAJURIA: 283; Thierry OTHARAN: 293; Armelle OXARANGO: 284; Myriam RECONDO: 274; Beñat SAINT ESTEBEN: 281; Michel SIMON: 280; Bixente UHALDE: 248. Bestalde, baliorik gabeko 9 boletin eta xuriak 4.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016