Herriz Herri - Zuraide (L) | 2020eko Martxoaren 19a

Zuraide

E.A.

helHauteskunde solas Zerrenda bat baizik ez da aurkeztu azkenean Zuraiden, “Elgarrekin aintzina”, herriko kontseiluan ziren 10 hautetsiez osatua eta 5 kide berriz. 6 urtez auzapeza den Thierry Sansberro eramaile. Huna hemen botzen emaitzak: 1.066 hautesle; 507 bozkatzaile (erran nahi baitu erdia baino gutixago); 355 “Sansberro” zerrendarentzat; 77 xuri eta 75 baliogabe Sorpresarik gabe, “Elgarrekin aintzina”-koek dute kudeatuko herria. 1.066 hautesleetarik, 355 boz horien alde, %35 gutti gora behera. Bide on opatzen diegu, aipatu dituzten ildoak segituz: gure bizi ingurumenaren kalitatea atxikitzea eta gizarte eta belaunaldien arteko lotura azkartzea.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3940. zbk

Presuna bakar bat falta eta zuri iduritzen nihun nehor ez dela

Lamartine

Gure Hitza | 2020/03/19

Gerezi loreak

Jean-Louis Harignordoquy

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna kontserbuetatik ateraz, ahotik ezin utzia den Itsasuko gereziak fama handia dauka. Halaber harekin egin erreximenta bixkotxa egileen ganik preziatua da. Ospea beti handitzen ari zaio Xapata elkarteak deraman lan baliosari esker. Euskal Herrian berean eta berdin urrunago aise gehiago sal ditaike, hiritarrak gustu oneko gerezien jastatzen hasten baldin badira. Hortarako, beharko da ekoizpena emendatu, jendeak bultzatu beren lurretan gerezi ondoen landatzera. Nekerik gabe deus ez baita, gerezi biltzea l...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016